Merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren eta etxeko ekipamenduaren azpisektoreei sostengua emateko laguntza

[Eperhogar22]

Deskribapena


Xedea

Laguntzen agindu honen xedea da oinarriak ezartzea EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreak, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, eta, horrela, jarduerari ahalik eta lasterren berrekitea ahalbidetzea.

Laguntza honen helburua da EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreetako galera ekonomikoak apaltzea; izan ere, egungo egoera belikoak eragindako zailtasun-egoerak nabarmen kaltetu du haien guztien merkataritza-jarduera.


 

Aurrekontuko zuzkidura

15.000.000

Prestazio ekonomikoa

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskabidearen xede den saltegian 2022ko otsailaren 24a baino lehen alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da,  honako taula honen arabera:

• 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 2.000 euro

• 10 langileko edo 10 langiletik gorako saltegiak: 3.000 euro


Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda daukaten edo jarduera utzita dauden.

Langile berak saltegi bakarrean egon ahalko du atxikita.

Ordainketa-modua:

Laguntza esleitu eta berariaz onartu ondoren abonatuko da zenbatekoa, ordainketa bakarrean.

Nori dago zuzenduta


Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak

Mikro-enpresAk eta enpresa txikiak

Betekizunak

  • Pertsona eta erakunde eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte 2022ko otsailaren 24a baino lehen, hau da, Ukrainan gatazka belikoa hasi baino lehen:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Laguntzari buruzko kontsultak, oro har:

  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera
  • Telefonoa: 945.01.77.50
  • Posta elektronikoa: ayudas_eperhogar@euskadi.eus

Aplikazio informatikoari buruzko kontsultak:

Telefonoa: 945.01.68.38

 

 

 



 

 

 

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1112902

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, 2022ko otsailaren 24a baino lehen:

1. "Kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzaren txostena", eta langile autonomoaren kasuan, "lan-bizitzaren txostena".

2. Enpresa eratzeko eskriturak eta ondorengo aldaketak pertsona juridikoei.

3. Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak: eratze-kontratua.

4. Borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua, ordezkaritza eman nahi bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi ez bada.

5. Erantzukizunpeko adierazpena.

Eskaera-aurkezpen epean 2022ko ekainaren 27an hasiko da goizeko bederatzietatik aurrera eta 2022ko uztailaren 27an bukatuko da, 8:59,99 an.

Zeinen sarrera-ordua eskaera-aurkezpeneko azken eguneko 08:59,99-en ondokoa izan dadin eskaera haiek ez dira onartuko.

 


 
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntza ordain dezan, ematen bada, entitate eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan erregistratuta egon beharko du, eta alta eman edo banku-datuak aldatu beharko ditu, baldin eta datu horiek ez badaude aipatutako erregistroan jasota, modu telematikoan egin beharko du, https://www.euskadi.eus/hirugarrenak-argibideak helbidean dauden jarraibideen arabera.

Beste tramite batzuk