Ekintzaileei bultzatzeko 2022ko laguntzen deialdia: enpresa-ideiak garatzeko laguntzak

[ENTA_APEI_2022]

Deskribapena


Xedea

Ekintzailetzaren tokiko proiektuen esparruan, berariaz enpresa-ideiaren bat sortzen, aztertzen eta egituratzen diharduten balizko ekintzaileei 2022an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak).

Aurrekontuko zuzkidura

565.000 euros

Prestazio ekonomikoa

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Erakunde laguntzaileek: 400 euroko dirulaguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta dirulaguntza esleituta izan behar du).

Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien dirulaguntza emateko.

Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.

Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, aurreko urteko deialdiko egikaritze-mailaren arabera (arreta eman zaien pertsonen kopurua, onartutakoekin alderatuta).

Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako dirulaguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.

Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.

Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

EKINTZAILEAK

Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

233.750 euro bideratuko dira 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazte ekintzaileentzako laguntzetarako eta 191.250 euro bideratuko dira 30 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetarako.

Ordainketa-modua:

  • Erakunde laguntzaileei: Ordainketa bakarra egingo zaie laguntzeko prozesua hasten denean.
  • Ekintzaileei: Ordainketa bakarrean ordainduko zaie onuradunei, laguntza eman eta gero.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena. Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea. Ondorio horietarako, lan egindako eguntzat zenbatuko dira Gizarte Segurantzan alta emanda egin dituen egunak. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, zenbatu beharreko egunak hauek izango dira: alta-egunak bider kontratatutako lanaldi-ehunekoa.

                                

Eskakizunak:

  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea
  • Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
  • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.
  • Enpresa edo negozio berri bat edozein jarduera-arlotan garatzeko ideia bat izatea

  • Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere

  • Enpresa-ideia aztertzeko eta garatzeko zereginetan arduraldi esklusiboan jardutea.
  • Enpresa-ideia sortze eta garatze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea

  • Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana

  • Aurreko deialdietan, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak)

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

Lanbide-EEZn erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena eskatzen duten erakundeek profil hau izango dute: EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, mankomunitateak, koadrilak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak/

Eskakizunak:

  • 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan
  • Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena; giza baliabide horiek urtebetetik gorako esperientzia izan behar dute, eta curriculum egiaztatua autoenplegurako laguntza- eta tutoretza-lanen arloan. Gainera, diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoa izateko konpromisoa hartuko dute, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

Betekizunak

  • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945 160 601

Posta-elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus

Tel: (945 181 347) (945 181 350) (945 141 137)

Kodea

1102107

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Erakunde laguntzaileak

Enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko diru-laguntza eskatu behar baduzu, eskabide bakarra egin behar duzu bi jarduketen datuekin.

Eskabideak aurkezteko epea: 2022/07/05

Amaiera-data: 2022/07/29

  • Ekintzaileak

    Eskabideak aurkeztu beharko dira baimendutako erakundeen bitartez.

    Eskabideak aurkezteko epea:

    Hasiera-data: Prozesua hasi eta hurrengo eguna.

    Amaiera-data: 10 egun laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk