Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

ENE 2022 - Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko laguntzak

[ENE 2022 - Berdintasuna bultzatzea]

Deskribapena


Xedea

Nekazaritza-sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritako helburuetako batzuk betetzen laguntzeko, nekazaritza-sektoreko emakumeen eskubideak aitortzeari dagokionez.

Aurrekontuko zuzkidura

60.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz laguntzeko modukoak izango dira nekazaritza-sektoreko emakumeak eta haien lanaren garrantzia aitortzea bultzatzen duten jarduketak, bai eta, haien asoziazionismoa ez ezik, sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen dutenak ere. Zehazki, honako gai hauetakoren bat garatzen duten jarduketak, zeinen orientabideak II. eranskinean ezartzen baitira:

a) Emakume nekazarien parte-hartze soziala eta politikoa.

b) Emakume nekazariak eta haien lana aitortzea eta ikusaraztea.

c) Emakume nekazariek nekazaritza-ustiategien titulartasuna eskuratzea: banakako titulartasuna eta baterako titulartasunak.

d) Erantzukidetasuna nekazaritzaren arloan.

e) Emakume nekazarien osasuna babestea lanean.

f) Babesa ematea emakume nekazarien aurkako indarkeriaren eta jazarpen sexistaren aurrean.

g) Emakume nekazarien prestakuntza eta gaikuntza.

Guztiak jasota ez badaude ere, honako jarduketa hauek dira diruz laguntzeko modukoak: lehiaketak, jardunaldiak, eztabaidak, ikastaroak, lantegiak, konferentziak, erakusketak, ikus-entzunezko materialaren edizioa eta banaketa, eta deialdiaren xedea betetzen duen beste edozein jarduketa, betiere nekazaritza-sektoreko emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin zerikusia badute eta aurreko apartatuan ezarritako gaietakoren batean oinarrituta badaude.

Deialdi honen babespean, erakunde bakoitzak dirulaguntza-proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du.

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira laguntzaren xede diren jarduera egitean zuzenean sortutako guztiak, eta jarduera gauzatzeko epean zehar. Izaera enuntziatiboz eta ez murriztailez, honako hauek sartzen dira:

a) Aurkeztutako jarduerarekin berariaz lotuta dauden langileen gastuak.

b) Jarduera egiteko zerbitzu profesionalen errentamendua.

c) Lokalen alokairuak eta jarduera antolatzeko logistikaren ondoriozko gastuak.

d) Jarduera egiteko instalazioak eta zerbitzu teknikoak.

e) Laguntzaren xede diren jarduketen publizitatearekin eta zabalkundearekin lotutako gastuak.

Nori dago zuzenduta


EAEko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak, xedeen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna dutenak.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Jendaurrean zabaltzeko egiten diren dokumentazioan, karteletan, propagandan edo argitalpenetan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoa agertu beharko da, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera.

Gainera, Emakume Nekazarien Estatutuaren logotipoa sartu beharko da, hemendik deskarga daitekeena:

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Ibon Arbaiza

Telefonoa: 945 018 220

E-maila: i-arbaiza@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1201603

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, laguntzen deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk