2022-2023 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuarekin lotutako prestakuntza-jarduerak egiteko deialdia

[ELEANIZTASUNERANTZ]

Deskribapena


Xedea

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutario edo erregelamenduzkoa duten elkarte edo federazioentzako dirulaguntzak iragartzea, baldintza izanik 2022-2023ko ikasturtean hizkuntza-proiektu eleaniztunak egitea modalitate hauetakoren batean:

A modalitatea: Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, hizkuntzen tratamendu integral eta integratuan sakonduko duena, bi hizkuntza koofizialak eta atzerriko hizkuntzak kontuan hartuta. I. eranskina.

B modalitatea: Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, atzerriko hizkuntzetako curriculum-arloen irakaskuntzan eta ekimen berritzaileetan sakonduko duena. I. eranskina.

Bi modalitateetan, proiektuek ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren garapenari lotutako prestakuntza-jarduerak barne hartu behar dituzte.

Deialdi honi lotutako prestakuntzaren eta horri dagozkion proiektuen helburua da hezkuntza-komunitate bakoitzak, ikasleen komunikazio-konpetentzia eta testuinguru soziolinguistikoa ezagututa, bere hizkuntza-proiektua diseinatu eta garatzea. Horretarako, berrikuntza didaktiko-metodologikoak abiaraziko ditu, hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia garatzeko; berrikuntza horiek, hala, hezkuntza-zentroko erabilera-hizkuntza guztiak aintzat hartuko ditu —bi hizkuntza koofizialak eta atzerriko hizkuntzak—, ikasleak ahalik eta gehien garatu ditzan hizkuntza-trebetasunak. Horrek guztiak lagungarri izan behar du hezkuntza-zentroaren hizkuntza-proiektua lantzeko eta garatzeko, zentroaren hezkuntza-proiektuaren esparruan.

Aurrekontuko zuzkidura

1.332.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo dira ordainketak:

a) Lehen ordainketa emandako dirulaguntzaren zenbateko osoaren herena izango da, eta deialdiari buruzko ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean egingo da, baldin eta tartean laguntzari berariaz uko egin ez bazaio eta lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren gutxienez % 50 justifikatu badu erakunde onuradunak.

b) Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, erakunde onuradunak 17. artikuluan aipatutako frogagiriak ikasturtea amaitu eta 2023ko ekainaren 15era bitarte aurkeztu ondoren, egun hori barne.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Federazioak

Eskakizunak:

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Ikastetxe elkartuen hizkuntza-proiektuak aurkeztea, modalitateen arabera. Oraingo ikasturterako lan-plana jaso beharko du.
  • Egingo den prestakuntza zehaztea, eta prestakuntza jasoko duten ikastetxe eta irakasleen kopuruaren gaineko aurreikuspen bat egitea.
  • Ikastetxeek konpromisoa ematea proiektuak abian jarriko dituztela ziurtatuko duten ikastetxeetako bakoitzeko irakasleen artetik gutxienez hamarrek parte hartzeko proiektuekin lotutako prestakuntzan.
  • Deialdi honetan parte hartzen hasiko diren ikastetxeek konpromisoa ematea proposatutako proiektuetan gutxienez bi urtez parte hartzeko. Ikastetxeek lehenagotik ere parte hartu badute, lan-plan eguneratu bat diseinatu beharko dute aurreko proiektuaren ebaluazioa egin ondoren, helburuak lortzen lagunduko duten hobekuntza-proposamenak jasota.
  • Ez dago dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotako egoeraren batean.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboa ez edukitzea, edo horretarako ezgaitzen dituzten lege-debekuren bat ez izatea, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barne.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1013609

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hartutako erabakia bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko zaie eskaera egin duten erakundeei, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Justifikaziorako dokumentazioa 2023ko ekainaren 15era arte aurkeztuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk