EEE - Gas naturalaren prezio altuek eragindako industria-sektoreko enpresentzako laguntza-programa.
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta IngurumenaEVE - Ente Vasco de la Energía
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 6ko Ebazpenaren bidez ezarritako laguntzen deialdia egitea. Ebazpen horren bidez, gas naturalaren prezio altuek eragindako industria-sektoreko enpresentzako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.
Deialdi honen helburu nagusia da zuzeneko laguntzak eskaintzea gas-kontsumoaren industria intentsiboari, gasaren prezio altuak industria-sektorean dituen ondorioak arintzeko, 2022ko otsailetik apirilera bitartean, biak barne.
Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Aurrekontu-zuzkidura
Programa honetara bideratutako diru-zuzkidura guztira bost milioi eurokoa da (5.000.000 €), EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.
Laguntzak esleitzeko prozedura
EONALen 51.6 artikuluan adierazitakoaren arabera, onartutako eskabide guztien artean hainbanatzeko sistema baten bidez emango dira laguntzak, deialdi honetan aurreikusitako aurrekontua agortu arte.
Diru-laguntza bakoitzaren banakako zenbatekoa zehazteko, 3. oinarrian adierazitako zuzkidura programa honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten eskabideen artean banatuko da.
Banaketa-irizpide hori aplikatuz, hasieran banatutako guztizko zenbatekoa programa honi esleitutako aurrekontu-kreditua baino txikiagoa bada, soberako zenbatekoa proportzionalki banatuko da berriro, esleitutako kreditu osoa agortu arte adierazitako mugak gainditu ez dituzten eskabideen artean.
Indarraldia amaitzean, ez da eskaera gehiagorik onartuko.

Nori dago zuzenduta
Laguntza hauen onuradunak gas naturala kontsumitzen duten manufaktura-industriaren sektoreko enpresak dira:
- Kontsumo-puntuak EAEn dituztenak eta 2009ko Jardueren Sailkapen Nazionala (aurrerantzean JESN 2009) 10etik 34ra bitarteko kodeen artean dutenak, biak barne, 19. kodea, Kokeriak eta petrolioa fintzea izan ezik; eta
- Ukraina inbaditzearen ondorioek, nazioarteko komunitateak Errusiaren aurka ezarritako zigorrek edo hark hartutako kontra neurriek ekonomikoki kaltetuak izatea.
Betekizunak
-
Betekizunak
1) Jarduketa subentzionagarriak
2.1 oinarrian aurreikusitako onuradunen tipologiarako, laguntzaren xede izango da gas naturaleko unitateak erostea kanpoko hornitzaileei, azken kontsumitzaile gisa, 2022ko otsailetik apirilera bitarteko aldian, biak barne.
2) Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
Diruz lagundu daitezkeen kostuak kalkulatzeko, Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoari lotutako gas naturalaren prezioen igoera hartuko da oinarri. Alde horretatik, diruz lagundu daitekeen kostua honako hau izango da: diruz lagundu daitekeen aldian (2022ko otsailetik apirilera) kanpoko hornitzaileei azken kontsumitzaile gisa laguntza eskatzen dien enpresak erositako gas naturaleko unitateen kopuruaren eta enpresak kontsumitutako unitate bakoitzeko ordaintzen duen kalte ekonomikoaren (prezioaren igoera) emaitza, EUR/MWh-tan neurtuta.
Kalte ekonomiko hori honela kalkulatuko da: diruz lagundu daitekeen aldiko hilabete jakin batean enpresak ordaindutako prezioaren eta enpresak 2021eko otsailaren 1etik 2021eko apirilaren 30era bitarteko erreferentzia-aldian batez beste ordaindutako prezio unitarioaren bikoitzaren ( % 200) arteko aldea.
Ordaindutako prezio unitarioak gas-kontsumoari buruzko kontzeptuak baino ez ditu jasotzen; energia aldakorreko terminoa, ATR eta sistemako kargu arautuak, termino finkoak, zergak eta alokairuak kontuan hartu gabe.
Laguntzak onartutako eskabide guztien artean hainbanatzeko sistema baten bidez emango dira, deialdi honetan aurreikusitako aurrekontua agortu arte.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
Kontaktu-informazioa
Kodea
12194Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea
Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 29ko 08:00etan hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2022ko irailaren 30era arte, hain zuzen ere.
Eskaerarekin hasi baino lehen:
- Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
- Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).
Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:
- Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
- Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
- Sinatu eskaera.
- Bidali eskaera eta dokumentuak.
Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).
Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.
-
1. Dokumentazio-betekizunak laguntzak eskatzeko fasean:
Ikus programaren oinarrien 7. oinarria.
-
Betekizunak
1) Jarduketa subentzionagarriak
2.1 oinarrian aurreikusitako onuradunen tipologiarako, laguntzaren xede izango da gas naturaleko unitateak erostea kanpoko hornitzaileei, azken kontsumitzaile gisa, 2022ko otsailetik apirilera bitarteko aldian, biak barne.
2) Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
Diruz lagundu daitezkeen kostuak kalkulatzeko, Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoari lotutako gas naturalaren prezioen igoera hartuko da oinarri. Alde horretatik, diruz lagundu daitekeen kostua honako hau izango da: diruz lagundu daitekeen aldian (2022ko otsailetik apirilera) kanpoko hornitzaileei azken kontsumitzaile gisa laguntza eskatzen dien enpresak erositako gas naturaleko unitateen kopuruaren eta enpresak kontsumitutako unitate bakoitzeko ordaintzen duen kalte ekonomikoaren (prezioaren igoera) emaitza, EUR/MWh-tan neurtuta.
Kalte ekonomiko hori honela kalkulatuko da: diruz lagundu daitekeen aldiko hilabete jakin batean enpresak ordaindutako prezioaren eta enpresak 2021eko otsailaren 1etik 2021eko apirilaren 30era bitarteko erreferentzia-aldian batez beste ordaindutako prezio unitarioaren bikoitzaren ( % 200) arteko aldea.
Ordaindutako prezio unitarioak gas-kontsumoari buruzko kontzeptuak baino ez ditu jasotzen; energia aldakorreko terminoa, ATR eta sistemako kargu arautuak, termino finkoak, zergak eta alokairuak kontuan hartu gabe.
Laguntzak onartutako eskabide guztien artean hainbanatzeko sistema baten bidez emango dira, deialdi honetan aurreikusitako aurrekontua agortu arte.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
3 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.