EEE - Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programa.

Deskribapena


Xedea

Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bitartez ezarritako laguntzen deialdia egitea.

Jarduera subentzionagarriak honako hauek dira:

  • Ibilgailu efizienteagoak erostea, nahitaezkoa izanik Espainian 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatutako ibilgailu bat txatar bihurtzea.

Programaren aurrekontua finantzatu ahalko da Europako Suspertze Mekanismoaren eskutik, onartutako jarduera subentzionagarriak, Europako eskumeneko erakundeetan onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean biltzen diren neurrian.

Aurrekontuko zuzkidura

7.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontu-zuzkidura

2.000.000 euroko hasierako aurrekontuarekin abiaraziko da programa.

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen programaren oinarrien honako puntu hauen bidez zehaztuko da laguntzen gehieneko zenbatekoa:

  • Jarduketa subentzionagarriak eta laguntzen zenbatekoa (I. eranskina)
  • Laguntzen zenbatekoaren muga orokorra (I. eranskina)
  • Europako araudi aplikagarria eta bateragarritasun-erregimena beste laguntza batzuekin (5.2 eta 5.3 oinarriak)
  • I. Eranskina –Laguntzen azken hartzaileentzako laguntzen zenbatekoa eta jarduketen betekizunak.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaeren ebazpenak ondoz ondoko lehiako prozedura baten bidez emango dira, egoera edo jarduketa subentzionagarria badela eta eskatutako beste betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, deialdian esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu eta tramitatuko dira.

Eskaera osatugabea, akatsekin badago, edo oinarri hauetan eskatzen dena bete gabe, hamar (10) egun balioduneko epea emango zaio interesdunari zuzentzeko edo eskatzen zaizkion dokumentuak aurkezteko, horretarako bidaliko zaion jakinarazpena jasotzen duen egunetik kontatzen hasita, eta hori egin ezean, eskaera bertan behera utziko zaio, aurretiaz emango den ebazpen baten bidez, 39/2015 Legearen 21. artikuluaren arabera.

Nolanahi ere, aurrekontu eskuragarririk egon zein ez, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 31n amaituko da. Aipatutako epea amaitutakoan ez da eskaera gehiagorik onartuko.

Nori dago zuzenduta


Laguntza-eskatzaileen motak ? Laguntzen programak bildutako onuradunak

Deialdi honetako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

  1. Jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoek, hala badagokio, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan alta emanda egoteaz gain, egoitza fiskala EAEn eduki beharko dutenak.
  2. Egoitza soziala eta fiskala EAEn ez izan arren, Autonomia Erkidego horretan (i) beren jarduera garatzen duten, (ii) egoitza bat duten, eta (iii) beren plantillaren zati bat Autonomia Erkidego horretan duten pertsona juridikoek; hori guztia, gutxienez, laguntza-deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, “EHAA”) argitaratzen den egunaren aurreko bi urteez geroztik.

Betiere baimen hauetako baten jabe badira, dagokion baimenak indarrean egon behar duelarik laguntza eskatzen den egunean:

  1. Salgaien garraio publikorako baimen bat, 3,5 tn-ko gehieneko masatik gora duten ibilgailuekin edo ibilgailu multzoekin garraiatzeko gaitzen duena, MPDE gakoarekin identifikatua.
  2. Salgaien garraio pribatu osagarrirako baimen bat, 3,5 tn-ko gehieneko masatik gora duten ibilgailuekin edo ibilgailu multzoekin garraiatzeko gaitzen duena, MPCE gakoarekin identifikatua.
  3. Salgaien garraio publikorako baimen autonomiko bat MDLE gakoarekin, betiere baimen horri esleituta badituzte 3,5 tn-ko gehieneko masatik gorako ibilgailuak.

Eta Ukrainako inbasiotik, nazioarteko komunitateak Errusiaren kontra ezarritako zigorretatik edo Errusiak hartutako kontraneurrietatik eratorritako ondorio ekonomikoak pairatu badituzte.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

12198

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 27an hasiko da, indarraldia amaitzen den arte, 2024ko urriaren 31era arte, hain zuzen ere.

 

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
  • Behar den dokumentazio guztia prestatzea
  • Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak