2022ko ekitaldirako, enplegu lagundurako jarduerak garatzeko laguntzen deialdia

[ECA]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da enplegu lagundurako jardueretarako laguntzak ematea. Laguntza horiek urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 2. atalean daude araututa (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira)  eta sustatu nahi dute desgaitasuna duten eta zailtasun handienak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzea eta enpleguari eustea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.200.000 €

Prestazio ekonomikoa

2022ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko tarterako eman ahal izango dira laguntzak. Finantzatuko diren gastu guztiek helburuekiko konpromisoarekin eta horien lorpenarekin lotuta egon beharko dute, bai enplegu-aukeren prospekzioko jarduerari dagokionez, bai eta desgaitasunen bat duten pertsonak enpresa arruntetan laneratzeari dagokionez ere.

Diru-laguntzaren zenbatekoa honakoen arabera ezarriko da:

a) EAEko lantokietan laneratu diren eta enplegu lagunduko ekintzen xede diren pertsona langileen kopurua horien desgaitasunaren mota eta maila kontuan hartuta. Honakoen arabera ezarriko da kopurua:

   - 7.800 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala,  buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortua zaion pertsona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.

   - 6.600 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortua zaion pertsona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.

   - 4.700 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.

   - 4.000 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortua zaion pertsona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.

   - Desgaitasunen bat dutenen artean, emakumezkoa bada laneratu eta kontratatu beharrekoa, % 10 handituko dira aurreko paragrafoetan aurreikusitako diru-laguntzen zenbatekoak.

Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratuetarako ezartzen dira; zenbateko horiek proportzionalki murriztuko dira lanaldiaren iraupenaren arabera, baldin eta kontratua denbora partzialekoa bada,  % 35eko gutxieneko mugarekin.

b) Lan-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jardueraren bolumena 39.100 euroko gehienezko kopuruarekin ordainduko da. Kopuru hori dagokio finantza daiteken bisiten gehienezko kopuruari, zeina prospektore profesional bakoitzeko 170ko kopuruan ezartzen den, eta bisitatzen den enpresa bakoitzeko 230 euroko kopurua ezartzen da. Onartuko da aurrez aurre ez diren enpresekiko prospekzio-jardueren finantzaketa baldin eta prospekzio-jarduketetan emandako lanaldiaren arabera horiek ez badira gehieneko kopuruaren % 35 baino gehiago. Aurrez aurrekoak ez diren elkarrizketetan, enpresaren solaskidearen sinadura elektronikoa edo enpresaren signatura elektronikoa eskatuko da.

Dedikazioa lanaldi partzialekoa balitz, bisitatu beharreko enpresen gehieneko eta gutxieneko kopurua prospekzio-jarduera horietarako duen lanaldi-dedikazioaren ehunekoaren arabera hainbanatuko da. Dena dela, lanaldi osoan urtean sartu beharreko orduen % 50 izango da lanaldiaren gutxieneko dedikazioa.

c) Dagokion deialdiaren aurreko ekitaldietan enpresa arruntetan kontratatutako pertsonei jarraipena egiteko eta laguntza emateko jardunengatik 850 euroko diru-laguntza emango da jarraipena egiten zaion pertsona bakoitzeko. Dena dela, jarraipen- eta laguntza-jarduera horiek egiten dituen lan-prestatzaile bakoitzeko, egindako jarraipenengatik guztira ordaindu beharrekoa ez da, ezein kasutan, deialdi honetako jardueretarako dedikazio-lanaldiaren arabera egotz daitekeen soldata-kostuaren eta Gizarte Segurantzaren % 25 baino handiagoa izango

d) Zeharkako gastuak, diruz lagun daitezkeen gastu gisa egotz badaitezke; enplegu lagundurako unitatea osatzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak batzearen % 15 izango da, betiere diruz lagun badaitezke eta aurreikusitako helburuak lortuta justifikatzen badira.

Azken lau testu-ataletako aurreko hiruretan emandako zenbatekoak inola ere ez ditu gaindituko enplegu lagunduko jardueretan parte hartzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, deialdi honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztenei emango zaie laguntza.

Programa finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak onartzen diren eskabide guztiei aurre egiteko nahikoak ez badira, funtsak proportzionalki banatuko dira baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe zegokien laguntzaren arabera.

Ordainketa-modua:

Bi ordainketa zatikatutan emango dira onartutako diru-laguntzak:

  • Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren% 50, diru-laguntza eman ondoren.

  • Bigarren ordainketa: gainerako% 50a, edo benetan egindako eta justifikatutako gastuekin eta laneratzeko eta prospekzio-jarduerarako helburuak betetzearekin bat etorriz egin beharko den doikuntzaren ondoren ateratzen den kopurua. Bigarren ordainketa hori jarduketak amaitu ondoren egingo da, eta aldez aurretik justifikatu beharko da jarduerak egin direla eta diru-laguntza aplikatu dela, deialdian aurreikusitako moduan eta epean.

Nori dago zuzenduta


EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek

Enplegu lagunduko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEko elkarteek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuek eta Enplegu Zentro Bereziek, hala kalifikatuta eta inskribatuta daudenek.

Eskakizunak:

  • Prospekziogile teknikari eta lan-prestatzaile espezializatuak izatea langileen artean.
  • Enplegu lagunduko jarduerak dohainik gauzatzea.

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.

  • Helburu sozialen artean, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko edo horientzat enplegua sortzeko helburua izatea.

  • Esperientzia egiaztagarria izatea desgaitasunen bat duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko programetan, herri administrazioek eta/edo Europako Funtsek diruz lagundutakoetan.

  • Enpresak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntza horiek eskuratzeko legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez edukitzea amaitzeko dagoen itzultze edo zehapen prozedurarik.

  • Enpresaren plantila osatzen duten langileen kopuruaren inguruko informazioa eta enpresak Berdintasun Plana daukan.

  • Enplegu lagunduko oinarrizko unitate bat izatea, gutxienez prospekziogile batek eta lan-prestatzaile batek osatutakoa Enplegu lagundurako unitatea osatzen duen pertsona bakoitzaren jardunetarako dedikazioa lanaldi osoko urteko orduen % 50 izan beharko da gutxienez.
  • Desgaitasunen bat duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzeko helburuak lortzea.

  • Enplegu-aukeren prospekzio-, bilaketa- eta atzemate-jarduerak gauzatzea, egindako bisiten bidez kontaktatutako enpresen arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Kontsultetarako arreta-kanalak:

Enpresentzako telefonoa: 945 160 601

Herritarrentzako telefonoa: 945 160 600

Emaila: enpresa.zerbitzuak@lanbide.eus

Kodea

0136508

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Aurkeztu beharreko dokumentazioa eskabide-orrian agertzen dena da

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk