Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko udalei laguntzak ematea, bake-epaitegien 2022ko funtzionamendu-gastuetarako

[EAEko udalei 2022ko diru-laguntzak, bake-epaitegien funtzionamendu gastuetarako]

Deskribapena


Xedea

Bake Epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztiei zuzendutako diru-laguntza da, epaitegi horien funtzionamendu-gastuetarako. 

 

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Deialdiaren aginduan aipatzen diren laguntzak dira (236 udal, bake-epaitegia dutenak) dagokion ekitaldirako, bostehun mila (500.000) euroko zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura.


Bake-epaitegia duen Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazten da, aurreikusitako kreditua banatzeko moduluen arabera eta honako irizpide hauen arabera:


1.- Udalerrietako zuzenbidezko biztanleria, erakunde eskudunak egindako azken argitalpen ofizialaren arabera, eskala honen arabera:

ZENBAT BIZTANLE

ZENBATEKOA

 1etik 499ra

750 € 

 500etik 999ra

 875 € 

 1.000tik 2.999ra

1.850 € 

 3.000tik 6.999ra

2.650 € 

 7.000tik 19.999ra

3.625 € 

 20.000tik 29.999ra

4.625 € 

 30.000tik 39.999ra

5.725 € 

 40.000tik gorakoak

7.425 € 

2.- Espetxe bat dagoen udalerrietako udalek 1.850 euroko osagarria jasoko dute.


3.- Bake-epaitegietako idazkaritzak langile bakarreko elkarteetan dituzten udalerrietako udalek udalerriko biztanle bakoitzeko legokiekeen zenbatekoaren % 85eko diru-laguntza jasoko dute.


Aurreko paragrafoan aipatutako Idazkaritzen Elkarteen egoitza kokatuta dagoen udalerrietako udalek, arau orokorren arabera dagokien zenbatekoaren % 100 jasoko dute, eta, horrez gain, beren udalerrietako biztanle bakoitzeko, elkarteko udalei dagozkien kopuruen % 15.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, laguntzak urtero emateko agindua argitaratzen denean.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Betekizunak

  • Zuzeneko laguntza denez, ez dago berariazko betekizunen mende, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan oro har ezarritako zuzeneko aplikaziokoak izan ezik, horiek nahitaez bete beharko baitira laguntzaren onuradun izateko. Nolanahi ere, Bake Epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek egunean izan beharko dituzte indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betebehar horiek betetzen direla ofizioz egiaztatuko da. Laguntzaren onuradunak aurka egiten badu, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1097602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ofizioz ematen den diru-laguntza da, hala ere, justifikazioaren izapidetze elektronikoa egiteko, beharrezkoa da eskatzaile gisa alta ematea orrialde honetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu Nire karpetan.

Beste tramite batzuk