Luzaroan langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAE-ko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzak. 2022ko deialdia

[DLDUR]

Deskribapena


Xedea

30 urte edo gehiagoko luzaroko langabeak laneratzea sustatzea, laguntza-programa baten bidez, diruz lagunduko duena EAEko lantokietan halako pertsonak kontratatzea.

Zer da luzaroko langabe izatea? Langabea izan, eta lan-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.

Laguntzak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, betiere deialdian ezarritako baldintza eta betekizunetara egokitzen badira.

Aurrekontuko zuzkidura

1.410.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetarako baliabide ekonomikoak 1.410.000 euro dira, guztira; horietatik 705.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko 2022. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira, eta 705.000 euro, aldiz, 2023rako konpromiso-aurrekontuan.

Deialdi honen babesean, dirulaguntza jaso ahal izango dute kontratu mugagabeek eta gutxienez 6 hilabeteko aldi baterako lan-kontratuek, noiz eta 30 urtetik gorako luzaroko langabetuekin egindako Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietako lanpostuak direnean helburua.

Ez dira diruz lagunduko honako hauek: prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuak eta ikas-ekinezko prestakuntzakoak, aldizkako kontratu finkoak eta ABLEek enpresa erabiltzaileari lagatzeko egindako kontratuak.

Diruz lagundu daitekeen gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da aldi baterako kontratuetarako, eta 12 hilabetekoa iraupen mugagabeko kontratuetarako, eta 2023ko urriaren 31n amaituko da beti.

Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa kontratuaren iraupenaren eta kontratatutako pertsonaren titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen arabera zehaztuko da, honako taula honen arabera:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)4.250 €14.150 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)3.670 €12.150 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak2.800 €9.350 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez2.100 €7.000 €

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15 handituko da, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: emakumea izatea edo 45 urte edo gehiago izatea; 7.2 artikulua)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak≥ 6 hilabeteko kontratuaKontratu mugagabea
Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario- Plan Bolonia4.885 €16.270 €
Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII)4.220 €13.975 €
Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI), Bachillerato, Formación Profesional básica y Certificados de Profesionalidad3.220 €10.755 €
Educación Secundaria Obligatoria o Sin Estudios2.415 €8.050 €

Halaber, aurreikusitako dirulaguntzen zenbatekoak % 10 handituko dira, baldintza hauek betetzen badira: kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren prestakuntza-ekintzaren bat amaitu badu 2021. edo 2022. urtean eta ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu badu maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren baitan –Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duena–; formalizatzen den kontratua mugagabea bada, eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70 bada.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10 handituko da, kontratatutako pertsonak kontratatzeko konpromisoa berekin dakarren ikastaro bat amaitu badu 2021 edo 2022. urtean eta kontratuak 7.3 artikuluko baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)15.565 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)13.365 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak10.285 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez7.700 €

Kontratatutako pertsonak aurreko bi apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 handituko da:

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20 handituko da, kontratatutako pertsonak deialdiaren 7.2 eta 7.3 artikuluetan xedatutako baldintzak betetzen baditu)
Titulazio akademikoa edo egindako ikasketakKontratu mugagabea
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)16.980 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)14.580 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak11.220 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez8.400 €

Ezarritako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

Edozein kasutan, kontratatuko den pertsonaren urteko ordainsari gordinak ezingo du izan taula honetan ageri diren zenbatekoak baino txikiagoa:

Titulazio akademikoa eta egindako ikasketakUrteko gutxieneko soldata-ordainsari gordina (aparteko pagak barne)
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)28.300 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)24.300 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak18.700 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez14.000 €

Kontratazioek enplegu-sorkuntza eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantilla osoan, eta, dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, ez dira kontuan hartuko arrazoi objektiboengatik edo kaleratzeagatik azkendutako kontratuak, bidegabekotzat jo ez badira, langileen erretiroagatik, dimisioagatik, heriotzagatik, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, ezta langileak hasiera batean hitzartutako lan-denbora borondatez murriztu duen kontratuak ere

Ez dira diruz lagunduko:

  • Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, izatezko bikoteari edo bizikideari, Izatezko bikotekideari edo bizikideari, oinordekoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) edo enpresetako administrazio-organoetako edo zuzendaritzako kideei egindako kontratuak, haien forma juridikoa gorabehera.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagunduak izan direnak.
  • Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.
  • Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.
  • Enpresa berarekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza eskatzen den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.

Deialdi honetan luzaroko langabezia-egoeran dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeagatik xedatutako laguntzek bete beharko dute Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritako «minimis» araua (Erregelamendua Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa da; DOUE L352, 2013ko abenduaren 24koa). Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.

Aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako “enpresa bakarraren” definizioarekin bat etorriz aplikatuko da muga hori.

Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako muga maximoa.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak enpresa edo erakunde onuradunak justifikatu ostean, gainerako %50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da, 2023ko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kontura.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak; organismo autonomoak; zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.

Betekizunak

  • Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo produkzio-zentroa EAEn egotea

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko ordainketa guztiak eginak izatea

  • Enpresak ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen administrazio-zehapenik edo zigor arloko zehapenik, ez eta horretarako legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera.

  • Dirulaguntzaren xede den kontratazioak enpresaren EAEko lantokietako langile kopuruaren gehikuntza garbia dakarrela egiaztatzea (aurreko 6 hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta)

  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua adierazita

  • Ez egotea sartuta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzeko dagoen edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan

  • Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea

  • Azken hiru ekitaldi fiskaletan «minimis» araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601 (Informazio orokorra)


Kodea

1092804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Kontratatuko diren pertsonek bete beharreko baldintzak


Kontratuek bete beharreko baldintzak


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk