Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak (2022)

[BOZI]

Deskribapena


Xedea

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak 2022rako deitzea.

Aurrekontuko zuzkidura

930.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Jarduera-mota bakoitzaren zenbateko erabilgarri maximoa:

a) Prestakuntza-jarduera espezifikoak: 235.000,00 euro.

b) Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak: 595.000,00 euro.

c) Esperimentazio-proiektuak: 100.000,00 euro.

Ordainketa-modua:

Jarduerak egiteko emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira.

Lehenengo ordainketa, erakunde onuradunak diru-laguntza onartzen duenean, emandako dirulaguntzaren guztizkoaren % 45.

Bigarren ordainketa, gainerako % 55ekoa, 118/2019 Dekretuaren 18.1.b) artikuluan aipatutako dokumentazioa jaso ondoren. Dokumentazio horrek VIII., IX. eta X. eranskinetan jarduera-mota bakoitzerako zehaztutako formulario normalizatuan (azken memoria) eta XI. eranskinean (memoria ekonomikoa) finkatutako eskemari jarraitu beharko dio. Inprimaki horiek eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/servicios/0051210.

Dokumentazio hori aurkezteko gehieneko epea bi hilabetekoa da, ebazpenean jasotako ekintza guztiak amaitzen direnetik kontatzen hasita.

Konturako ordainketa bat egin ahal izango da, bigarren ordainketaren % 50ekoa, 118/2019 Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

 

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Honako hauek izan daitezke dekretu honetan ezarritako laguntzen erakunde onuradunak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan legez eratu badira, eta bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari buruzko jarduerak gauzatzeko laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte:

a) Udalak.
b) Toki eta Eskualdeko Garapen agentziak, betiere nortasun juridiko independentea badute.
c) Udal-sozietateak, beraien gizarte-helburuen artean prestakuntza dutenak.
d) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateak, 4.2.c) artikuluan jasotako esperimentatze proiektuetarako bakarrik.
e) Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Fundazioen Erregistroan erroldaturiko irabazi-asmorik gabeko elkarteak, bizialdi osoko ikaskuntza-jarduerak garatzen dituztenak (herritarren parte-hartzea bultzatzen dituzten jarduketak, bereziki), eta haien helburuen artean prestakuntza dutenak.
f) Lanbide Heziketako edota Helduentzako Heziketako Ikastetxe pribatu baimendunak.
g) Merkataritzako edo gizarte-ekonomiako sozietateak, beraien helburuen artean prestakuntza dutenak.

Eskakizunak:

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntza-itzultzeagatiko betebeharren ordainketa egunean izatea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2.g) artikuluaren arabera.

  • Laguntza hauen onuradun izateko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako testu bategina) 50.5 eta 50.6 artikuluetan, eta, orokorrean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0051210

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk