Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak (BITARTEZ 2022)

[BITARTEZ]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da bitartekaritza eta sare-lanaren bidez ikerketa, berrikuntza eta kultura-arloko adierazpen garaikideekin konprometituta dauden kultura eta gizarte arloko bitartekaritza- eta berrikuntza-proiektuei bideratutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. Proiektu horiek lagungarri izan beharko dute hurrengoetarako:

  • Sektore, arlo, eragile, ikuspegi eta abar desberdinen arteko elkarrizketa, kolaborazioa, baterako sorkuntza edota hibridazioa eta talentua sustatzeko, gure inguruko sortzeko gaitasuna ahal den gehiena garatzearren.

  • Lurralde berean bizi diren pertsona eta talde desberdinen arteko komunikazioa, harremana eta integrazioa hobetzea.
  • Lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzeko.
  • Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren.
  • Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura edo musika).

Diru-laguntza jaso ahal izango dute, 2022. urtean hasiak eta 2023ko urtarrilaren 31rako amaituak egongo diren proiektuek.

Eskatzaile batek hainbat proiektu aurkezteko aukera badu ere, proiektu bakar bati lagundu ahal izango zaio. Balorazio-irizpideak aplikatuta puntu gehien eskuratzen duen proiektua babestuko da betiere, hala badagokio.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 40.000 eurokoa izango da, beti ere proiektuaren aurrekontuaren % 70 ez badu gainditzen.

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren % 50 esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren eta handik hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, berariaz uko egiten ez bazaio.
  • Gainerako % 50a, betiere, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Eskaera aurkezteko unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea beren jarduerari dagokion epigrafean.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza egotea.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Eskaera aurkezteko unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea beren jarduerari dagokion epigrafean.

Betekizunak

  • Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzarik jaso zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.
  • Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz berreskuratzeko agindu baten pean dauden pertsona nahiz entitateek badute diru-laguntza hauek jasotzeko aukera.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1033407

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, beti ere 2023ko apriliaren 27a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Beste tramite batzuk