Euroeskualdea: mugaz gaindiko garraio txartelak online eskuratzeko plataforma baten egingarritasuna aztertzeko zerbitzu-lizitazioa

[benefit_202224111843413]

Deskribapena


Xedea

 

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak zerbitzu-lizitazio bat ireki du mugaz gaindiko garraio txartelak online eskuratzeko plataforma baten egingarritasuna aztertzeko asmoz. POCTEFA TRANSFERMUGA-RREKIN proiektuaren baitan antolatutako deialdia da, ibilbide-kalkulagailu berria martxan jartzearen ondotik. Proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du Interreg V-A POCTEFA 2014-2020 programaren hirugarren proiektu-deialdiaren bitartez.

Lizitazio-deialdi honen helburua Transfermuga web gunean zein izen bereko aplikazioan erabiltzaileek mugaz gaindiko garraio txartelak eskura ditzaten bide-orri tekniko baten gauzatzea da.

Lizitazioaren aurrekontua 72.000 eurokoa da (BEZa kanpo).

Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 1ean bukatzen da, eguerdiko 12:00etan.

Hautagaitzen aurkezpena soilik modu numerikoan egin ahal izango da AMPA Akitania-Berriko kontratazio publikoaren atarian: hemen.

 

Aurrekontuko zuzkidura

72000

Kontaktu-informazioa


Kodea

benefit_202224111843413

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk