Europako Gazteen Carlomagno Saria 2022´rako deialdia egin du Bruselak

[benefit_2022112145284978]

Deskribapena


Xedea

Europako Parlamentuak eta Carlomagno Nazioarteko Akisgran Fundazioak Gazteriaren Carlomagno Sari Europarra antolatzen dute elkarrekin. Sari hau Europan zein nazioartean lankidetza eta elkar ulertzea sustatzen duten gazteek zuzendutako proiektuei ematen zaie. Helburua da Europako demokrazia indartzea eta gazteen parte-hartze aktiboa babestea Europaren etorkizunean.

 

Gazteaukerak eta Gazteen Euskal Behatokiak Europako Parlamentuaren ekimena zabaldu dute beren sareetan, Europa hobetzen lagunduko duen proiektu batean lan egiten duten 16 eta 30 urte bitarteko Europako Batasuneko gazte egoiliarrei zuzendua. Gazteriaren Europako Carlomagno Sariak 7.500 euroko zuzkidura du gazte-ekimenak garatzeko.

2022ko urtarrilaren 10ean, deialdia argitaratzen da eta otsailaren 13a da proiektuak aurkezteko azken eguna.

Informazio gehiago - Eurolegebiltzarra

Informazio gehiago - Irekia

Kontaktu-informazioa


Kodea

benefit_2022112145284978

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk