Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toki-erakundeei beren artxibo sistema jartzeko edota sendotzeko dirulaguntzak (2022)

[Artxibo publikoak]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak, Toki-erakundeen Artxibo Proiektuetarako eta Programetarako.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak hauxek dira:

  • Proiektu integralak artxibo-sistema propioa ezartzeko edo sendotzeko
  • Funtsak antolatzea eta deskribatzea
  • Deskribatzeko eta dokumentuak kudeatzeko tresnak sortzea edo hobetzea/informatizatzea
  • Funtsak baloratzea eta hautatzea
  • Artxiboen zabaltze-jarduerak
  • Dokumentuak digitalizatzea (euskarri informatikoan deskripzioa behin eginda, eta 1.Eranskinaren (PDF, 283 KB)  preskripzio teknikoen arabera)

Ez dira diruz laguntzen honakoak:

  • Dokumentuak zaharberritzea
  • Dokumentuak transkribatzea
  • Lokalak edota haltzariak hobetzea
  • Kontserbazio eta sarbide baldintza egokiak bermatzen ez dituzten proiektuak/programak (orain eta etorkizunari begira)
  • Sexu bientzako tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuak/programak

Aurrekontuko zuzkidura

298.000 euro

Prestazio ekonomikoa

  • Proiektu eta/edo programa bakoitzak diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 50eko dirulaguntza jasoko du gehienez (BEZa barne).
  • Proiektu eta/edo programa bakoitzeko ezin izango da 20.000,00 euro baino gehiagoko dirulaguntza eman, inolaz ere.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza zati bakar batean ordainduko da, justifikatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Euskadiko Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateeak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, beti ere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Betekizunak

  • EAEko Toki-erakundea izatea (Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 2. artikulua).
  • Zorrik ez izatea dirulaguntzak itzultze-beharrengatik, eta ezta izatea ere izapidetzen ari den dirulaguntzen itzultze-prozeduraren baten eraginpean.
  • Ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin adminstratiboki edo penalki zigortuta dauden erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena urratuz sexuaren ziozko edozein bereizkerian erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere, eta Emakumeen eta Gizonen Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenean jasotakoaren arabera.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea. Organo tramitatzaileak egiaztatuko du. Baimena espresuki ukatuz gero, egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Euskadiko Artxibo Historikoa

94 4032783

i-deazua@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0095809

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Justifikazioak soilik bide elektronikoa erabiliz egin daitezke.

Erakunde onuradunek aurkeztu ahal izango dute justifikazioari dagokion dokumentazioa, 2023ko urtarrilaren 10 arte.

Beste tramite batzuk