Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. Arte eszenikoak sustatzeko-proiektuak (2022)

[ARTE ESZENIKOEN SUSTAPENA -SUSTAPENA]

Deskribapena


Xedea

2022. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak  garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2022. urtean arte eszenikoetako konpainien eta udal titulartasun publikoa duten Euskal Autonomia Erkidegoko gune eszenikoen arteko lankidetzan egindako arte eszenikoak sustatzeko programak garatzeko zuzenduta daude.

Lankidetza programa hauek jaso ditzakete:

  • Sentsibilizazio-jarduerak.
  • Bitartekaritza-jarduerak ikusleekin.
  • Prestakuntza-jarduerak (Profesionalei zuzendutako prestakuntza jarduerak izan ezik).
  • Konpainia egoiliarrek garatutako arte eszenikoen sustapenerako egitasmoak.

Aurrekontuko zuzkidura

160.000

Prestazio ekonomikoa

Balorazio-baremoaren % 50 gutxienez lortzen ez duten proiektuak ez dira hautaketan sartuko.

Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, ezarritako zuzkidura ekonomiko osoa proiektu bakoitzak balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, ezarritako irizpideen arabera, betiere banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 70 gainditzen badu.

Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoak ezingo ditu muga hauek gainditu:

  • 25.000 euro, 35.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua duten proiektuetan.
  • 10.000 euro, 35.000 eurotik beherako aurrekontuetan.
  • Edonola ere, ez dute gaindituko aurrekontuaren % 70.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 75 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 11.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 25a, betiere 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa, 13. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak
  • Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak

Pertsona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Administrazio honetako erregistroetan dauden erakundeak:

  • Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak:

Betekizunak

  • Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.
  • Eskabidea aurkezten duten unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, jarduera eszenikoak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.
  • Produkzio eszenikoan aritzea eta azken 5 urtetan gutxienez 2 ikuskizun estreinatzea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzakoak ere.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IBARZABAL EGUIBAR, JOSE LUIS

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

945 01 94 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1033312

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena" Nazioarteko ordaindetaren kasuan

  • 004852-

    Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena (nazioarteko ordainketak)" nazioarteko- ordaindeten kasuan.

Justifikazioa


Dirulaguntza hauen onuradun diren pertsona edo erakundeek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2023ko martxoaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk