Eskaera handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak egiteko diru-laguntzen 2022ko deialdia, lehentasunez langabezian dauden langileei kualifikatuei zuzenduak

[ALTA DEMANDA]

Deskribapena


Xedea

2022ko ekitaldian langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak finantzatzeko emango diren laguntzak arautzea. Jarduera horiek lehentasunez langabezian dauden langileei zuzenduta egongo dira. Langile kualifikatuen eskari handiko sektoreak, deialdi honen ondorioetarako, honako hauek dira:

-Enpresa transitarioen eta aduana-enpresen logistika-sektorea.
-Programazio eta garapen informatikoa
-Sormen-, kultura- eta musika-industria oso espezializatua.

Prestakuntza-proiektuak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta prestakuntza-ekintza bat edo prestakuntza-ibilbide bat baino gehiago badira, parte-hartzaileen talde berari eman beharreko hainbat ekintzaz osatuak eta aipatutako langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetako lanbide-gaitasunak eskuratzeko prestakuntza-espezialitateei buruzkoak, eta Prestakuntza Espezialitateen Euskal Katalogoan sartuta badaude.

Prestakuntza Espezialitateen Euskal Katalogoan sartuta ez dauden espezialitate berriak emateko, bertan altaemateko izapideak egin beharko dira. Diru-laguntza eskatzeko unean, eman nahi den prestakuntza-espezialitateakKatalogoan sartuta egon beharko du, eta prestakuntza-erakundeak dagokion erantzukizunpeko adierazpenaaurkeztu beharko du Prestakuntza Erakundeen Euskal Erregistroan inskribatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

600.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 400.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari. Baliabide horiek hiru diru-laguntza lerrotan banatzen dira, eskaera handiko hiru sektoreetako bakoitzean bana, honela:

  • 300.000 euro, enpresa transitarioen eta aduana-enpresen sektore logistikoarekin lotutako prestakuntza-proiektuetarako.
  • 500.000 euro informatikaren programazioaren eta garapenaren sektoreari.
  • 200.000 euro sormen, kultura eta musika-industria oso espezializatuarekin zerikusia dutenentzat.

Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko. Alde horretatik, diru-laguntza lerroren batean kreditua agortzen ez bada, geldikina gainerako lerroetako laguntzak finantzatzeko erabili ahal izango da, eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera.

Diru-laguntza emateko prozedura: lehiaketa gabekoa.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak, ezarritako diru-laguntza lerro bakoitzean, eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera emango dira, diruz lagundu daitekeen jarduera gertatzen dela eta proiektuaren memorian jasotako arrazoiak egokiak direla egiaztatu ondoren, bai eta eskatutako gainerako baldintzak betetzen direla ere, deialdian esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpenaren bidez, EHAAn argitaratuko da agortu egin direla laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak, eta ezetsi egingo dira egiteke dauden eskabideak.Diru-laguntza emateko prozedura: lehiaketa gabekoa.

Prestakuntza-erakundeek deialdian jasotako hiru sektoreetako edozeini buruzko prestakuntza-proiektuak eskatu ahal izango dituzte, kontuan hartuta prestakuntza-erakunde batek ere ezin izango dituela 150.000 euro baino gehiago jaso deialdiaren babesean onartutako proiektuengatik.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, horiek eskatu ondoren, honela:

a) Lehenengo ordainketa, 2022 ordainketa-kredituaren kargura, prestakuntza-proiektuari dagokion diru-laguntza osoaren % 60 izango da, prestakuntza-ekintzaren edo ibilbideko lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazi ondoren.

b) Bigarren ordainketa bat, 2023 konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-proiektuari dagokion diru-laguntzaren gainerakoa, ibilbidea osatzen duten prestakuntza-ekintza edo -ekintzak amaitzen direnean, lanekoak ez diren praktikak barne, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeenbeste edozein erregistrotan edo Estatuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatutako eta/edoinskribatutako prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, diru-laguntza eskatzen duten prestakuntza-ekintzeidagozkien espezialitateak emateko.

Diru laguntza honetako eskatutako prestakuntza-proiektuetan parte izango diren profesionaltasun-ziurtagiriaklortzeko prestakuntza-ekintzak emateko egiaztapenak deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehenagokoa izanbeharko du. Gainerako prestakuntza-ekintzei dagokienez, erakundeak erregistroan inskribatuta egon beharko dueskabidea aurkezten duen unean.

Betekizunak

  • Prestakuntza-erakunde pribatua edo publikoa izatea.
  • Deialdia argitaratu edo eskabideak aurkeztu baino lehen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea, hurrenez hurren.
  • Diru-laguntza esleitu ondoren beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea edo baliabide horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

  • Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.

  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala ez izatea, honako hauek barne: -Sexuagatiko diskriminazioa egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera. -Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitako laguntzak edo diru-laguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean ez egotea: -Berdintasun-planik indarrean izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea. -50 langiletik gorako enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen diren gainerako egoeretako batean ez egotea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


 Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1217601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko urriaren 14an amaituko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Zein prestakuntza-proiektutarako eskatzen den laguntza, prestakuntza-ekintza edo eman beharreko prestakuntza-ibilbidea zehaztuta.
  • Proiektuaren memoria bat, LanF aplikazioan emandako ereduaren araberakoa. Txosten arrazoitu bat izango da, gutxienez, xede duen eskari handiko sektorearen jarduerari buruzko prestakuntza egiteko beharrari buruzkoa. Txosten hori sektore horietan dauden prestakuntza-beharren diagnostikoetan eta proiektuak zerikusia duen langile kualifikatuen eskari handiko sektoreko enpresen eta elkarteen iritzi dokumentatuetan oinarritu daiteke.
  • Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, prestakuntza-jarduera hasten den unean laguntza eskatzeko prestakuntza-proiektuak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango dituela adierazten duena. Horrez gain, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatzen ez dituen 2. artikuluan aurreikusitako baldintzak jasotzen dira.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzen eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkio, eta elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LanF).

Aplikazio honetara sartzerik ez duten erakundeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web orrian eskatu ahal izango dute https://www.lanbide.euskadi.eus/formacion-lanbide/-/informacion/registro-de-entidades/.

Izapidetze elektronikorako jarraibideak eskuragarri dauden administrazio-prozeduraren informazio-fitxa honako helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1217601.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena banan-banan jakinaraziko da baliabide telematikoen bidez.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk