Alokairua sustatzea. Landa-inguruneetan babes publikoko etxebizitzak birgaitzeko eta alokairuan jartzeko laguntzak

Deskribapena


Xedea

Jarduketa babesgarri hauek gehitu eta sustatuko dira:

a) Landa-eremuetako titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitzea, errentamendu babestura bideratzeko, 20 urtez gutxienez, lehenengo errentamendu-kontratua bisatzeko aurkezten den datatik aurrera kontaturik. Epe horretan ezin izango da aldatu etxebizitzaren erabilera.

b) Entitate publikoek erabilerarik gabeko eraikinak eskuratzea, birgaitu eta egokitu ondoren despopulazioaren eraginpeko inguruetan alokairu babestuko araubideko etxebizitzetara bideratzeko.

c) Etxebizitza-premia duten kolektiboek etxebizitzak alokatzea despopulazioaren eraginpeko inguruetan.

Agindu honen ondorioetarako, landa-eremutzat jotzen dira hala 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak nola aipaturiko atalase hori gainditzen duten udalerrietan kokatuta egonik 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten biztanlegune edo herriak.

Agindu honen ondorioetarako, biztanlegune bat despopulatzeko arrisku edo egoeran dagoela ulertuko da egiaztatzen denean azken hamarkadan bere biztanleen % 10 baino gehiago galdu duela, edo, bestela, egun duen populazioa ez dela iristen 2000. urtean zuen populazioaren % 80ra.

Errentamenduaren epea: gutxienez 20 urte. Epe horretan ezin izango da etxebizitzaren erabilera aldatu.

Prestazio

Kasu hauetan, dirulaguntzak eman ahal izango dira landa-inguruneetan titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitu eta errentamendu babestuan jartzeko:

a) Higiezinaren birgaitze-lanak exekutatzeko, eraikitako m2-ko 1.500 euroraino.

b) Laguntza-teknikoei eta proiektua idazteari eta obra zuzendu eta ikuskatzeari lotutako gastuengatik 9.000 euroraino etxebizitza bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Laguntzak honela ordainduko dira:

a) % 20, finantza-laguntzak esleitzeko ebazpena jakinarazi ondoren.

b) % 40, obraren% 50 ziurtatu ondoren.

c) % 20, obra osoa hartu ondoren.

d) Gainerako% 20a, lehenengo errentamendu-kontratua sinatu dela egiaztatu ondoren.

Despopulazioaren eraginpeko landaguneetan alokairua ordaintzeko laguntzen kasuan:

a) Emandako laguntzen % 50, salerosketa-eskritura publikoa aurkeztu ondoren

b) Emandako laguntzen gainerako % 50a, lehenengo errentamendu-kontratua aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuak, edo onura publikoko deklaratutako irabazi-asmorik gabeko erakunde batenak.

Betekizunak

  • Pertsona eta erakunde eskatzaileen betekizun orokorrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1071705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk