Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

5G Enpresa programa 2022: Enpresa-esparruaren barruan 5G teknologien ezarpen-proiektuak bultzatzeko laguntza.

[5G Enpresa programa]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-programa enpresa-esparruaren barruan 5G teknologien ezarpen-proiektuak bultzatzeko, teknologia horien erabilera bizkortzeko eta, hala, ekonomiaren trantsizio digitala ahalbidetzeko; halaber, programa hau gauzatzeak antzeko proiektuetarako eredu gisa balioko du.

Proiektu horiekin zerikusia duten erabilera-kasuek barnean hartu beharko dute merkatuan eskuragarri dauden eta enpresen eragiketetan aplikagarriak diren 5G soluzio/teknologien ezarpena.

Aurrekontuko zuzkidura

1.680.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren xede diren proiektuak eta jarduerak.

Diruz laguntzeko moduko jarduerak izango dira EAEko enpresetan 5G teknologiak ezartzera bideraturiko proiektuak, baldin eta frogantza-efektua badute eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen badute, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Proiektuek honako tipologia hauetakoren batekoak izan beharko dute:

  1. 5G sareak erabiltzea sentsorikan, hari gabeko komunikazioetan eta industria-plantetako datu-prozesamenduan.
  2. 5G sarea erabiltzea Industria 4.0 teknologiekin lotutako proiektuetan (zibersegurtasuna, ikusmen artifiziala, robotika kolaboratiboa eta abar).
  3. 5G sareak erabiltzea mugikortasun-proiektuetan, ibilgailu autonomo-konektatuetan, garraio adimenduneko sareetan, hornidura-katearen logistikan eta optimizazioan, eta abarretan.
  4. 5G sareak erabiltzea energia- eta ingurumen-trantsizioarekin lotutako proiektuetan (sareen monitorizazioa, kontsumo-murrizketa, energia-efizientzia, ingurumen-kudeaketa eta abar).
  5. 5G sarea erabiltzea trantsizio soziosanitarioarekin lotutako proiektuetan (anbulantzia konektatua, urruneko ebakuntza kirurgikoak eta abar).

Nori dago zuzenduta


Enpresa-jarduera gauzatzen duten pertsona fisiko eta juridikoek, edozein dela ere enpresaren tamaina, baldin eta EAEn badute jarduera-zentro bat eta bertan egiten badute diruz lagundu daitekeen jarduera hori.

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Kontaktu-informazioa


SPRI

Tfnoa.: 944037000

E-mail: isuarez@spri.eus, jmugica@spri.eus

Eusko Jaurlaritza - Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza

Tfnoa.: 945 01 82 21

e-mail: anavitorica@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1111302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskariak aurkezteko epea AginduaEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko azaroaren 30ean amaituko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak