Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2022. Ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza horiek EAEko industria ingurumenaren ildoan berritzeko dira. Hori izanik aplikazio-eremua, helburu hauek lortzen lagundu nahi dute:

  • Ekonomia zirkularraren bidez, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia ere aintzakotzat hartuta.
  • Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, isur daitezen saihestea.
  • Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, EAEko ekonomiaren suspertze berdean lagun dezaten, baita lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen ere.
  • Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten soluzio teknologiko berritzaileen bidez.
  • Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, Europako tresna zirkularrek dakartzaten erronkei eta aukerei hobeto erantzuteko.

Aurrekontuko zuzkidura

1.500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • 1. ildoa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia, berrehun mila (200.000) euro.
  • 2. ildoa. Ekoberrikuntza estrategikoa, hirurehun mila (300.000) euro.
  • 3. ildoa. ETE zirkularra, milioi bat (1.000.000) euro.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza zuzenean ordainduko zaie erakunde onuradunei, jarraian azaldu moduan:

  • 1. ildoa, Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia, eta 2. ildoa, Ekoberrikuntza estrategikoa: diruz lagundu daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:
    • % 50, erakunde onuradunek emandako dirulaguntza onartu ondoren.
    • Gainerako % 50a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren, 24. artikuluan ezarritako gehieneko epean.
  • 3. ildoa, ETE zirkularra: Diruz lagundu daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:
    • Onuradun bakoitzari (bitarteko eragileari eta ETEa) emandako dirulaguntzaren % 50, parte-hartzaile bakoitzari dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren.
    • Gainerako % 50a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Honako hauek ezin dira izan onuradunak:

  • Erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte onuradun izateko:

  • Enpresa azpikontratistek betebehar hauek izango dituzte:

Betekizunak

  • Diruz laguntzea eskatu nahi den proiektuaren ezaugarriak zehazteko

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


sara.aguado@ihobe.eus

Sara Aguado Saiz

Kodea

1222301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk