Energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntza-programa

Deskribapena


Xedea

Energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 12ko EBAZPENAREN bitartez ezarritako laguntzen deialdia egitea.

Deialdiaren barnean 6 laguntza-azpiprograma hartzen dira, hidrogenoaren kontsumoa sustatzeko, ETEetan energia-efizientzia bultzatzeko, zundaketa bertikalak egiteko (zirkuitu itxia/irekia), bero-sareetan hargune berriak ezartzeko, EEKSI sistemak ezartzeko, mugikortasun bertikalean energia aurrezteko, bizikleta sustatzeko, gas naturala hornitzeko instalazioetarako eta ostalaritza-sektorean efizientzia altuko ekipamenduen RENOVE programa sustatzeko inbertsioak egikaritzeko xedearekin.

Energiaren Euskal Erakundearen funts propioen bitartez finantzatuko dira laguntza-azpiprograma horiek, 2022ko otsailaren 23an EEEko Zuzendaritza Kontseiluak 2022. urterako onartu zuen EEEko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren arabera.

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-programa honetara bideratutako hornidura ekonomikoa 4.000.000€ da guztira, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera, eta pizgarri-programa bakoitzerako honako zenbateko hauen arabera banatua:

1. laguntza-azpiprograma – Industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak: 1.000.000 €.

2. laguntza-azpiprograma – Industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-efizientzia sustatzeko inbertsioak: 1.000.000 €.

3. laguntza-azpiprograma – Energia berriztagarrien instalazioak egikaritzearekin lotutako inbertsioak: 500.000 €.

4. laguntza-azpiprograma – Energia-eskaria kudeatzeko sistema integralen ezarketa: 500.000 €.

5. laguntza-azpiprograma – Garraio eta mugikortasun efizienterako jarduketak: 500.000 €.

6. laguntza-azpiprograma – Ostalaritza-sektorean energia-efizientzia altuko ekipamenduak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak —HORECA—: 500.000 €.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaerak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.

Indarraldia amaitutakoan ez da eskaera gehiagorik onartuko. Hala ere, azpiprograma bati esleitutako aurrekontua agortzen bada eta programaren indarraldia iraungi ez bada (2022ko urriaren 31), eskaerak erregistratzen jarraitu ahalko da, behin-behineko erreserba-zerrendan. Sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie eskaerei, eta horretarako ezinbestekoa izango da norbaitek aurretiazko laguntza-eskaeretan atzera egitea edo eskaerok errebokatzea, aurrekontua askatu ahal izateko, edo deialdiari aurrekontu gehigarria txertatzea. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta


1. laguntza-azpiprogramaren barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen hartzailetzat:

  • Izaera pribatuko pertsona juridikoak.
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.

    Beren xede sozialean Azpiprograma honetan aurreikusitakoak bezalako jarduketak egitea aurreikusten bada: toki-erakunde horiekin lotutako edo haien menpeko erakunde publikoak, toki-erakundeek kapital sozialean duten zuzeneko zein zeharkako partaidetza % 50 baino gehiagokoa den udal-enpresa publikoak, fundazio-patronoa toki-erakunde bat den edo patronatua nagusiki toki-erakundeko eta partzuergoetako ordezkariek osatuta dagoen fundazioak eta nagusiki toki-kapital publikoko partaidetza duten edo toki-erakunde batek leku nagusi bat daukan beste edozein erakunde instrumental.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Foru Aldundiak, eta, beren kapital sozialean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ehuneko 50etik gorako zuzeneko zein zeharkako partaidetza edo harekiko mendeko posizioa duten entitate, erakunde publiko, fundazio eta sozietate guztiak.

2. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen hartzaileak:

  • Industriako eta hirugarren sektoreetako ETE gisa sailkatuta dauden enpresak, hau da, 2009ko Jardueren Sailkapen Nazionalaren arabera (hemendik aurrera, "2009ko EJSN"), industria-sektorerako 07tik 39ra bitarte eta hirugarren sektorerako 41tik 99ra bitarte dauden enpresak.
  • Energia Zerbitzuen Enpresa gisa jardunez, laguntza-programa honetan aurreikusitako jarduketak Azpiprograma honen onuradun izan daitezkeenen kontura egiten dituzten pertsona juridiko guztiak.

3. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak:

  • Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak.
  • Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak).
  • Jabeen erkidegoak, Jabetza Horizontalaren uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututakoak, zeinek azaroaren 17ko 38/2003 Legean xedatutakoa bete beharko duten, eta nortasun juridikorik gabeko jabeen elkarteak. Jabekideen erkidegoek eta jabeen elkarteek, nortasun juridikorik ez duten baina azpiprograma honekin bat etorriz laguntza jaso dezaketen proiektuak egiteko moduan dauden entitateak direnez, bai DLOan (11.3 eta 13.2 artikuluetan) bai Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
  • Izaera pribatuko pertsona juridikoak.
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.
  • Energia Zerbitzuen Enpresa gisa jardunez, laguntza-programa honetan aurreikusitako jarduketak Azpiprograma honen onuradun izan daitezkeenen kontura egiten dituzten pertsona juridiko guztiak.

4. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak:

  • Pertsona juridiko pribatuak, haien 2009ko EJSNa 41. eta 99. zenbakien artean badago (zenbakiok barne).
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.
  • Energia Zerbitzuen Enpresa gisa jardunez, laguntza-programa honetan aurreikusitako jarduketak Azpiprograma honen onuradun izan daitezkeenen kontura egiten dituzten pertsona juridiko guztiak.

5. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak:

  • Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak), EAEn bizi badira edo egoitza sozial eta fiskala bertan badaukate.
  • Izaera pribatuko pertsona juridikoak, EAEn bizi badira edo egoitza sozial eta fiskala bertan badaukate.
  • Jabetza horizontalari buruko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen arabera araututako jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak. Jabekideen erkidegoek, nortasun juridikorik ez duten baina azpiprograma honekin bat etorriz laguntza jaso dezaketen proiektuak egiteko moduan dauden entitateak direnez, bai DLOan (11.3 eta 13.2 artikuluetan) bai Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
  • Egoitza sozial eta fiskala EAEn ez duten eta aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsona juridikoak, baldin eta I. ERANSKINEKO 2. ildoan adierazitakoaren arabera inbertsio subentzionagarri bat egiten badute eta inbertsio horrek EAEko lurraldearen barruko energia-kontsumoari edo petrolioarekiko mendekotasunaren murrizketari eragiten badio.
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.

6. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak:

  • Izaera pribatuko pertsona juridikoak eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak), 2009ko EJSNaren arabera ostalaritza-sektorekoak badira (55. eta 56. taldeak).

Betekizunak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

12174

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 9ko 08:00etan hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2022ko urriaren 31era arte, hain zuzen ere.

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
  • Behar den dokumentazio guztia prestatzea
  • Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak