EEE - Errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak baita garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere eraldatzeko laguntza-programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan - Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Deskribapena


Xedea

Errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen dituen eta horien deialdia egiten duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bitartez ezarritako laguntzen deialdia egitea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Jarduera subentzionagarriak honako hauek dira:

  • 1. jarduera: Txatar bihurtzea.
  • 2. jarduera. Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea.
  • 3. jarduera - “Retrofit”-a edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea.
  • 4. jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.
  • 5. jarduera. Trenbide-autobideetarako erdiatoiak erostea.

Programaren aurrekontua finantzatu ahalko da Europako Suspertze Mekanismoaren eskutik, onartutako jarduera subentzionagarriak, Europako eskumeneko erakundeetan onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean biltzen diren neurrian.

         

Aurrekontuko zuzkidura

6.420.211,75 €

Prestazio ekonomikoa

6.420.211,75 euroko hasierako programarekin abiaraziko du programa, honela banatuta:

  • 1. jarduera - Txatar bihurtzea: 963.031,76 € 
  • 2. jarduera - Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea: 3.210.105,81 €
  • 3. jarduera - “Retrofit”-a edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea: 642.021,18 €
  • 4. jarduera – Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea: 1.555.053 €
  • 5. jarduera - Trenbide-autobideetarako erdiatoiak erostea: 50.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak 2022ko martxoaren 15etik 2024ko apirilaren 30era bitarte tramitatu ahalko dira, 4. jarduerarako izan ezik, kasu horretan aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko delako.

Laguntzen programaren oinarrien honako puntu hauen bidez zehaztuko da laguntzen gehieneko zenbatekoa:

  • Jarduketa subentzionagarriak eta laguntzen zenbatekoa (4. oinarria eta I. eranskina)
  • Laguntzen zenbatekoaren muga orokorra (I. eranskina)
  • Europako araudi aplikagarria eta bateragarritasun-erregimena beste laguntza batzuekin (5.2 eta 5.3 oinarriak)
  • I. Eranskina –Laguntzen azken hartzaileentzako laguntzen zenbatekoa eta jarduketen betekizunak.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntzak emateko ebazpenak emango dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu eta tramitatuko dira.

Eskaera osatugabea, akatsekin badago, edo oinarri hauetan eskatzen dena bete gabe, hamar (10) egun balioduneko epea emango zaio interesdunari zuzentzeko edo eskatzen zaizkion dokumentuak aurkezteko, horretarako bidaliko zaion jakinarazpena jasotzen duen egunetik kontatzen hasita, eta hori egin ezean, eskaera bertan behera utziko zaio, aurretiaz emango den ebazpen baten bidez, 39/2015 Legearen 21. artikuluaren arabera.

Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez da eskaera gehiago onartuko. Aurrekontua agortzen ez bada, eta betiere Programaren indarraldia amaitu ez bada, eskaerak behin-behineko erreserbako zerrendan erregistratzeko aukera izango da, 3. Oinarrian adierazitakoari jarraikiz.

Nori dago zuzenduta


pertsona fisikoak (autonomoak) edo juridikoak

Betekizunak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

12134

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 15ean hasiko da, indarraldia amaitzen den arte, 2024ko apirilaren 30era arte, hain zuzen, 4. Jarduerarako izan ezik, kasu horretan indarraldia 2023ko abenduaren 31n amaituko delarik.

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
  • Behar den dokumentazio guztia prestatzea
  • Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak