Zuzeneko kontsumoa sustatzeko bonuen programa Bilbon, tokiko merkataritzan. Bilbao Ekintza 2021

Deskribapena


Xedea

Programa honen helburua «Merkataritzako Bilboko Bonuak» izeneko bonu-sistema bat sortzea da, herritarrek Bilboko establezimenduetan eros dezaten bultzatzeko asmoz; hau da, kontsumitzaileak bonuak erosi behar ditu eta, horri esker, udalerriko merkataritza sektoreari suspertzen lagunduko zaie.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/05 - 2021/06/30

ZENBATEKOA: 961.725,00 euroak

ONURADUNAK:

Kanpaina honi atxikitako erakundetzat jo ahal izango da edozein pertsona fisiko edo juridiko, baldin eta bere enpresa-jarduera merkataritza-sektorearen barruan badago eta Bilbon kokatutako establezimendu ireki bat badu eta programaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen baditu.

INFORMAZIO:

Bilbao Ekintza