Zamudioko udalerrian prestakuntza-ekintzak egiten dituzten langabeen enplegua sustatzeko diru-laguntzak. Zamudio. 2021

Deskribapena


Xedea

Prestakuntza-ekintzetan ari diren pertsonei dirulaguntzak; pertsona horiek langabezian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta Zamudion erroldatuta egon behar dute.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/26 - 2021/10/31

ZENBATEKOA: 15.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

a) Zamudion erroldatuta egotea, gutxienez 2020ko martxoaren 1etik. Ofizioz egiaztatuko da.

b) 18 urte edo gehiago izatea 2021eko urtarrilaren 1ean.

c) Langabezian edo enplegua hobetu beharrean egotea. Laguntza hauen ondorioetarako, enplegua hobetu behar izatea da lanean egotea eta astean 20 ordu baino

gutxiago egitea lanean.

d) Egin beharreko prestakuntza-ekintzak Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateko (Egaz Txorierri) Tokiko Garapen Agentziak onartuta egon behar du, «Egokitasun-kontrastea» egiteko, pertsonaren lanbide-profilaren arabera.

e) Prestakuntza-ekintza erabat gainditzea, hau da, prestakuntza-ekintza eta hura osatzen duten irakasgai guztiak gaindituta izatea.

INFORMAZIO:

Prestakuntza-ekintzak egiten dituzten Zamudioko udalerriko langabeen enplegua sustatzeko dirulaguntzen programara sartzeko deialdia eta oinarri arautzaileak.