Zamudioko udalerrian langabeak kontratatzeko diru-laguntzak. 2021

Deskribapena


Xedea

Zamudio udalerrian erroldatuta dauden eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeen kontratazioa sustatzeko eta errazteko dirulaguntzak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/26 - 2021/10/31

ZENBATEKOA: 16.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa, profesional edo entitateak, baldin eta honako betekizun eta baldintza hauek

betetzen badituzte:

a) Egoitza soziala eta fiskala Bizkaian izatea edo lantokia bertan izatea.

b) Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoa jakinarazita izatea, kontratu-mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko lanpostua zehaztuta. Enpresak berariaz adierazi beharko du eskabidean, LLOrik izn ezean.

c) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

d) Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

e) Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne.

f) Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean.

INFORMAZIO:

Zamudioko udalerrian langabeak kontratatzeko dirulaguntzen programan sartzeko deialdia eta oinarri arautzaileak.