Udalei zuzeneko dirulaguntzak, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan garbiketa-gastu gehigarriak egiteko, COVID-19aren aurkako prebentzio-protokoloek eskatutako neurri jakin batzuk aplikatzearen ondorioz

[UDAL_COVID]

Deskribapena


Xedea

1.- Hitzarmen honen xedea da salbuespen gisa eta erabakian ezarritako xedapenen arabera diruz laguntzea I. eranskinean zerrendatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei.


2.- Dirulaguntzen helburua da udal-titulartasuneko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan COVID-19aren aurkako prebentzio-protokoloek eskatzen dituzten garbiketa-neurriak aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak finantzatzen laguntzea, betiere gastu horiek beharrezkoak badira protokolo horiek behar bezala aplikatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

2.594.875,57 Euro

2.594.875,57 euroko zenbatekoa bideratuko da 2020-2021 ikasturtean udal-titulartasuneko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan COVID-19aren aurkako prebentzio-protokoloek eskatutako garbiketa-neurriak aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak ordaintzera, aurrekontuetan honako urteroko hauetan banatuta:
- 2020: 1.297.437,78 €
- 2021: 1.297.437,78 €

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:
- Lehena emandako zenbateko osoaren % 50 izango da, eta Gobernu Kontseiluak erabakia onartu ondoren gauzatuko da.
- Bigarren ordainketa, emandako zenbateko osoaren % 50, 2021eko uztailean egingo da, justifikazioa egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1109302

Justifikazioa


Justifikaziorako epea: 2021eko ekainaren 1etik 30era bitartean

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Beste tramite batzuk