Txekeo teknologiko Programak. Bizkaia 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Enpresek berrikuntzaren arloan lehen urratsak egin ditzaten sustatzea, kanpoko Agente Teknologiko baten laguntzarekin.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/10 - 2021/09/30

ZENBATEKOA: 450.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bizkaiko enpresak, euren jarduera nagusia industria, garraio, eraikuntza, industriari lotutako zerbitzuak eta handizkako merkataritza sektoretan kokatzen bada (dekretuaren I. eranskineko epigrafeen arabera), eta honako baldintzok betetzen badituzte:

  • Bizkaian izatea egoitza soziala, zerga-egoitza eta, gutxienez, ekoizpen-zentro bat.
  • Plantillan 5 -- 100 pertsona izatea
  • Muga hauetako bat, gutxienez, ez gainditzea:
  • Urteko negozio-kopurua: 20.000.000 €.
  • Balantze orokorra: 20.000.000 €.
  • Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzak itzultzearen ondoriozkoak egunean izatea.
  • Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana.
  • Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.

INFORMAZIO:

Bizkaiko Foru Aldundia