Turismo-sektorerako irabazi-asmorik gabeko erakundeetan COVID-19k sortutako jarduera-gastuei aurre egiteko laguntzak. Araba 2021

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Arabako turismo sektoreko irabazteko asmorik gabeko erakundeei laguntzea COVID-19ak 2020ko ekitaldian sortutako jarduera gastuak edo gastu korronteak estaltzen.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/22 – 2021/05/14

ZENBATEKOA: 180.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza lerro honetan jasotzen diren onurak eskura ditzakete probintzia eremuko irabazteko asmorik gabeko elkarteek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta badaude eta helburu soziala turismoa sustatzea badute edo Arabako Lurralde Historikoan proiektu turistiko edo gastronomiko bat garatzen badute. Landa garapeneko elkarteak kanpoan geratuko dira berariaz.

ARAUDIA:

Foru Agindua 177/2021 apirilaren 12koa Onestea COVID-19ak Arabako turismo sektoreko irabaztekoxederik gabeko erakundeetan 2021eko ekitaldian sortutako jarduera gastuei aurreegiteko ezohiko laguntzen deialdia