Taberna, jatetxe, landetxe, nekazaritza turismo, hotel eta bestelako turismo ostatuei laguntzak. Elciego 2021

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza horien bidez, Eltziegoko Udalak udalerri horretan diharduten tabernei, jatetxeei, dastaketa produktuak dituzten saltokiei, landetxeei, hotelei eta bestelako ostatu turistikoei lagundu nahi die, COVID-19a herritarren artean ez zabaltzeko agintariek ezarritako mugikortasun murrizketen ondorioz jasaten ari diren zailtasun ekonomikoak arintzeko, Eltziegoko sare ekonomikoari eusten lagunduz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/18 – 2021/04/17

ZENBATEKOA: 12.350,00 euroak

ONURADUNAK:

Honako jarduera hauen titular diren autonomoek, ETE-ek edo pertsona fisikoek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, betekizun hauek betetzen badituzte:

Jarduera hauetakoren bat egitea: taberna, kafetegia, jatetxea, produktuak saltzeko eta dastatzeko denda, landetxea, hotela, nekazaritza turismoa eta gainerako turismo ostatuak Eltziegoko udalerrian.

ARAUDIA:

Deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak, Eltziegoko taberna, jatetxe, landetxe, nekazaritza turismo, hotel eta bestelako turismo ostatuei laguntzeko zuzeneko eta ezohiko dirulaguntzena, COVID-19ak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko 2021ean