Dirulaguntzak STEAM arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak garatzeko, 2021-2022 ikasturtean.

[STEAM]

Deskribapena


Aurrekontuko zuzkidura

343.750,00 euros

Prestazio ekonomikoa


1. Proiektuarekin lotutako diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100 lagunduko dira diruz, gehienez ere 3.000 euro arte, betiere arestian ezarritako baldintzak errespetatzen badira.

2. Dirulaguntzarako gastuak 2021eko irailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartekoak izango dira.

3. Azpikontratazioaren gehieneko ehunekoa % 50 izango da. Azpikontratazioa gauzatzeko, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68. artikuluan oinarrizko arauen arloan xedatua bete beharko da.

Ordainketa-modua:


Ikastetxe onuradunei eman beharreko dirulaguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

a) Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 80; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da, berariazko ukapenik egon ezean.

b) Bigarren ordainketa 2022an egingo da, hurrengo atalean aurreikusitako baldintzen arabera emandako dirulaguntza justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoan.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuak

Eskakizunak:

  • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1115601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk