EAEn sindikatu-izaera duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako laguntzak 2021

[Sindikatu-izaera duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko interlokuzio sozialeko funtzioak gauzatzeko, betiere euskal nekazaritza sektorearen gaien arloan, eta, oro har, nekazaritza sektorearentzako aholkularitzako jarduera sindikalei eusteko, eta, halaber, bazkideei dagokienez.

Aurrekontuko zuzkidura

241.000 €

Nori dago zuzenduta


Izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalak.

Izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalak, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 87. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen dituztenak, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea helburu dutenak eta nekazaritzako profesionalek osatzen dituztenak, azpisektorearen arabera dagokien nekazaritza-ekoizpena bereizi gabe.

Betekizunak

  • Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta legez eratuta eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera. Baldintza hauek onuradun izateko eskatzen dira, baita diru-laguntza emateko eta ordaintzeko unean ere.
  • Jakinarazi behar da diruz lagundu daitekeen gastu bera finantzatzeko diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabide ekonomikoak eskatu zaizkion edo ez administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatuetatik.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
  • Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legearen 19. artikuluan eta Bigarren Xedapen Gehigarriaren 2. paragrafoan adierazitakoaren arabera, emakumeen presentzia izatea zuzendaritza-organoetan, hau da, euskal administrazio eskudunek ez diete laguntzarik edo diru-laguntzarik emango nekazaritzaren esparruan diharduten eta zuzendaritza-organoetan emakumeen presentziarik ez duten elkarte profesional, enpresarial, sindikal edo bestelakoei.
  • Erakunde eskatzaileak ez dauka Diru-laguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan jasotako debekurik.
  • Erakunde eskatzaileak Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 87. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu nekazaritzako erakunde profesionalentzat; hau da:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo García

Tel.: 945 01 63 03

Posta elektronikoa: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1029007

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAA argitaratzen den egunetik hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk