Seinaleztapen turistikorako dirulaguntzak. Bizkaia 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Bilbao-Bizkaia helmugan seinaleztapen turistikoaren instalazioa bultzatzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/14 - 2021/08/13

ZENBATEKOA: 250.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Honako erakunde hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun, baldin eta, Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza sozial eta fiskala izanda, baliabide turistikoa seinaleztatzeko eta sustatzeko baimena badute:

  • Udalak
  • Garapen Agentziak
  • Landa Garapenerako Elkarteak
  • Helburu turistikoak dituzten Elkarteak
  • Irabazi-asmorik gabeko bestelako Elkarteak
  • Sozietateak
  • Antzeko beste entitate batzuk

INFORMAZIO:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 65/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 11koa.Zeinen bidez onesten baitira 2021eko ekitaldian seinaleztapen turistikora zuzendutako,lehia libreko erregimeneko, diru- laguntzen programaren oinarriarautzaileak eta deialdi publikoa.