Dei egiten zaie Itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntzako proiektuan parte har dezaten, 2021-2022 ikasturtean. (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak)

[SARE HEZKUNTZA GELAN]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei dei egitea, parte har dezaten «Sare_Hezkuntza Gelan» izeneko berrikuntzako proiektuan. Proiektu horren helburua da sustatzea irakaste-ikaste prozesuan material eta baliabide digitalak prestatu, horiek gelan erabili eta hori burutu ahal izateko prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ikastetxe onuradunei eman beharreko diru-laguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

1. Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 60; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi, eta, gehienez, bi hileko epean ordainduko da.

2. Bigarrenean, gainerako % 40a, proiektuaren garapenari, gauzatzeari eta ebaluazioari buruzko txostena 2022ko uztailaren 1a baino lehen jaso ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak, aurreko deialdietan berrikuntza-proiektuan parte hartu ez dutenak. Salbuespen gisa, eta urtebetez, aurreko edizioetako batean parte hartu eta heldutasun teknologikoaren maila aurreratua egiaztatzen duten ikastetxeek berriro eskatu ahal izango dute proiektua. Deialdi honetan inoiz parte hartu ez duten ikastetxeak lehenetsiko dira.
  • Itunpeko sareko ikastetxea izatea eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa ematea.
  • Erakunde eta federazioen kide diren ikastetxeek ezin izango dute bakarka "Sare_Hezkuntza Gelan" proiektuan parte hartu, baldin eta dirulaguntzaren onuradun den erakundea edo federazioa deialdi honetara aurkezten bada.

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeekin (unibertsitatez kanpoko aipatutako hezkuntza maila ematen dutenak) estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeak.

Federazioak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeekin (unibertsitatez kanpoko aipatutako hezkuntza maila ematen dutenak) estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten federazioak.

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko beste laguntza batzuen esparruan horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak hauek eman edo, hala badagokio, ordaindu ahal izateko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1011208

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


2022ko uztailaren 1a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk