Saltoki eta ostalaritza berriak irekitzea sustatzeko laguntzak. Gorliz 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua da Gorliz dinamizatzea, eta, horretarako, dirulaguntzakemango dira udalerrian gaur egun erabiltzen ez diren merkataritza‑lokalak errentan hartzeko.Dirulaguntzaren gai izango dira 2020ko urriaren 1etik 2021eko abenduaren 31raarte irekitako saltoki eta ostatu guztiak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/11 - 2021/10/08

ZENBATEKOA: 35.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa txikiak, autonomoak eta ondasun-erkidegoak, baldin eta Gorlizen negozioberri gisa ezartzen badira edo jarduera herrira ekartzen badute.

ARAUDIA:

Gorlizen saltoki eta ostalaritza berriak irekitzea sustatzera bideratutako laguntzaekonomikoko Programarako oinarri arautzaileak onartzea.