Sakondu Laguntza Programa 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

Sakondu programaren xedea da nazioartean zabalkunde handia duten enpresei presentzia gutxi edo lekurik ez duten merkatuetan sartzen laguntzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/07 – 2021/10/29

ZENBATEKOA: 800.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Egoitza edo produkzio-lantegiak Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) izatea, baldin eta indarrean dagoen deialdia baino lehenago eratu badira. Enpresa horien esportazio-jarduerak bere guztizko fakturazioaren % 50 gainditzea eta helburutzat izatea euren lehiakortasun-posizioa hobetzea merkatu haietan, zeinetan beren fakturazioa ez den iristen 2020an esportatutako guztizkoaren % 25era.

INFORMAZIO:

SPRI, Enpresa-garapenerako Euskal Agentzia