Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak - 2021

[PTT 2021]

Deskribapena


Xedea

Arau honen xedea da Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetuko duten proiektu turistikoak garatzeko 2021eko ekitaldiko laguntza programaren oinarri arautzaileak ezartzea, urismo-fluxu berriak dinamizatuz, banatuz eta sortuz.


 

Aurrekontuko zuzkidura

1.450.000

Prestazio ekonomikoa

Diruz laguntzeko moduko jardunak

Diruz lagundu ahalko dira 2021eko ekitaldian proiektu-mota hauek garatzeko egiten diren jardunak:

  1. Jomugen erakargarritasuna hobetzen eta Euskadiko turismo-esperientzia hobetzen duten turismoko lurralde-proiektuak.
  2. Jomugen  lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzen duten proiektuak.

 

Laguntzen zenbatekoa

Laguntza-koadroa PTT 2021 (PDF, 346 KB) (PDF, 346 KB)

 

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko erakunde publiko enpresarialak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak.

Kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak, fundazioak, beste erakunde eta elkarte batzuk.

Betekizunak

  • Izapideari hasiera emateko eskakizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

  • ZUZENEAN: 012 - 945018000
  • EJIE: ATTurismoa@ejie.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1020608

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


OHAR GARRANTZITSUA:

Laguntzak kudeatzeko sistema informatikoaren ohiko funtzionamenduan eragina izan duten gorabehera teknikoak direla eta, eskabideak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 19ko 11:32ra arte luzatuko da.

 

 

 

 

Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.


 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Eskabideak aurkezteko azken eguna 2022ko urtarrilaren 31 izango da.

Aurreko paragrafoan zehazten den justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk