Proiektu erronkariak aktibatzeko laguntzak. 2021

Deskribapena


Xedea

Ildo pilotua, helburutzat duena balio-katearen kate-mailak osatu eta europar ingurumen-politikaren tresnek motibatuta dauden enpresa-aukera berritzaile berriak definitzea, I+G+b-rako laguntzen deialdietara aurkezteko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/07/01 – 2021/09/20

ZENBATEKOA: 200.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa pribatuek, ahal dela industria-sektorekoek, bai eta konponketa-zerbitzu aurreratuek eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuek ere, sustatzaile eta bazkide gisa jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak proiektu bateko bazkide edo azpikontratista izan daitezke, baina ezingo dira proiektuaren sustatzaile izan

INFORMAZIO:

IHOBE