Programa, langabezian dauden Pertsonei zuzenduta: 45 urtetik gorakoak, Iraupen luzeko langabeziakoak, desgaitasunen bat duten Pertsonak eta bazterkeria-arriskuan daudenak. Bizkaia 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Lan-merkatu arruntean sartzea laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak.

  • 45 urtetik gorako langabetuak.
  • Langabezian denbora luzea daramatenak.
  • Desgaitasuna duten langabetuak.
  • Bazterketa-arriskua duten langabetuak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/01 - 2021/06/15

ZENBATEKOA: 2.676.471,00 euroak

ONURADUNAK:

Laneratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak laneratzen diharduten Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarteak, fundazioak eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuk, baldin eta horrela egiaztatzen badute. Gutxienez hiru urteko esperientzia kontrastatua egiaztatu beharko dute laneratzeko edo/eta beste lanpostu bat lortzeko programetan.

Udalak, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal izaerako enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, edo erakunde autonomiadunak, enpresa publikoak edo haien mendeko edo haiekin lotutako bestelako erakundeak.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 75/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa,Bizkaiko Lurralde Historikoko laneratzea sustatzeko Lan Berri Programaren2021eko ekitaldiko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia ezartzen dituena.