Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2021-2022 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak

[PRIBAT]

Deskribapena


Xedea

2021-2022 ikasturteko (2021eko urria eta 2022ko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

26.085.000

Prestazio ekonomikoa

Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen dirulaguntza-deialdi honek 2021-2022 ikasturteko (2021eko urria eta 2022ko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea du helburu, esleipen-irizpide hauen arabera:

a) Ikasturteko ordainsaria: Deialdi honetarako egun osoko jarduera duen irakaslearen erreferentziazko soldata 27.168,91 eurokoa izango da.

b) Irakaslearen eskola-orduak: Deialdi honetarako erreferentziazko ikasturteko eskola-orduak 952 izango dira.

c) Ikasturteko eskola-orduaren kostua: deialdi honetarako erreferentziako eskola-orduaren kostua (ordainsaria zati eskola-orduak) 28,54 eurokoa izango da.

d) Jarduera-unitatea: Euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroek burutzen dituzten ikasteredu guztiak biltzen ditu: aurrez aurreko talde-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate), jardun biko tutoretza-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate), autoikaskuntzako matrikulak (1 = 19,3 jarduera-unitate), udako barnetegi egunak (1 = 0,4 jarduera-unitate) eta barnetegi iraunkorretako egun osoz (1 = 0,5 jarduera-unitate), erdiz (1 = 0,2 jarduera-unitate) eta ikasleak familietan egindako perntsio-egunak (1 = 0,1 jarduera-unitate).

Onuradun bakoitzari dirulaguntzetarako abiapuntu bezala onartuko zaizkion jarduera-unitateak 2015-2016 ikasturtetik 2019-2020 ikasturtera bere ekimenez ikasteredu guztietan onargarrien HABEk onartu zizkion jardueren batez bestekoak izango dira.

e) Talde-ratioa: Euskaltegien erreferentziazko talde-ratioa 2015-2016 ikasturtetik 2019-2020 ikasturtera bitartean berezko ekimeneko talde onargarriek (AISA, Dendaketa, Ostalaritza, hitzarmenpekoak edo esparru-akordiokoak kenduta) hasieran izan duten ikasle-kopuruen batez bestekoa izango da eta hurrengo deialdietan abiapuntuko jarduera-unitateak ezartzeko aintzat hartuko da. Dirulaguntzaren onuradunak edo euskaltegi batek taldeak biztanle-kopuruaren araberako neurri desberdinetako udalerrietan dituenean, talde-ratio haztatua kalkulatuko da hurrengo irizpideak aplikatuz eta lortutako emaitzen batez bestekoa izango da: 5.000 biztanle edo gutxiagoko udalerrietan talde-ratioari 3 puntu gehituz; 5.000tik 10.000ra bitarteko udalerrietan talde-ratioari 2 puntu gehituz; 10.000tik 25.000ra bitarteko udalerrietan talde-ratioari puntu bat gehituz eta 25.000tik gorako udalerrietan dagokion talde-ratioa.

Deialdi honen III. eranskinean ematen dira euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen deialdi honetarako abiapuntuko jarduera-unitateak eta talde-ratioak.

Aipatutako abiapuntua aplikatuta, euskaltegi pribatu homologatuak edo autoikaskuntzarako zentroak 2021-2022 ikasturtean gutxienez 2020-2021 ikasturteko kitapenean jasotako dirulaguntza jasoko du, deialdi honetarako irakasleen lan-baldintzak bete eta 2020-2021 ikasturteko jarduera mantentzen baditu.

2020-2021 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen kasuan, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak 2021-2022 ikasturterako aurreikusitako jarduera-unitateen kopurua onartuko da, betiere aurreikuspen horrek ez badu urrian hasitako taldeen orduek edo autoikaskuntzarako matrikulek eta horiei erantsitako % 20ko gehikuntzak osatzen duten jarduera-unitateen kopurua gainditzen. Talde-ratioari dagokionez, urrian hasitako euskaltegiaren berezko ekimeneko talde onartuena izango da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Dirulaguntzen esleipen-ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 25,057 ordainduko da.

b) 2022ko martxotik aurrera, 2021eko urritik aurrerako gastuen bitartez lehen ordainketan jasotako dirulaguntza osoa egoki zuritu eta HABEk egiaztatu ondoren, dirulaguntzaren Ebazpenean ezarritako zenbatekoaren % 64,943 ordainduko da.

c) Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

 

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Bestelako baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1045507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2021eko abenduaren 22 baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


Agiriak aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

a) 2022ko otsailaren 11. Ikasturteko lehen ordainketan jasotako dirulaguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak aurkeztuko dira, bide elektronikoa erabiliz.

b) 2022ko urriaren 14a. Gainerako dirulaguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak eta 11. oinarriaren 1., 3. a) eta 4. puntuetan eskatutako agiriak aurkeztuko dira.

HABEk dirulaguntzaren kitapena egiteko beharrezkotzat joko balu, 11. oinarriko 3. puntuan zehaztutako gastuen agiriak, eta batez ere, langileen gastuen nominei Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkion ordainketen agiriak, bide elektronikoa erabiliz aurkezteko eskaria egin diezaioke edozein euskaltegiri edo autoikaskuntzako zentrori, eta eskatzen zaion unetik 10 eguneko epea izango du eskatutakoa aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk