Premiazko laguntzak ostalaritzako establezimenduei eta jatetxeei. Zamudio 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua da laguntzak ematea Zamudio udalerriko ostalaritzari eta jatetxeei egonkortasun ekonomikoa emateko. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 14ko ebazpena eta Lehendakariaren 22ko 4/2021 Dekretua indarrean jarri zirenean itxi behar izan zuten lokaletan eragindako ondorioak arintzeko dira, itxialdia amaitutakoan lanari berriro ekin diezaioten eta jarduera luzaro jarrai dezaten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/18- 2021/03/29

ZENBATEKOA: 25.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntzen onuradun izan daitezke Zamudio udalerrian jendearentzat zabalik dauden lokaletako zerbitzuak ematen dituzten ostalaritzako establezimenduak eta jatetxeak,

ARAUDIA:

Oinarriak eta deialdia, premiazko laguntzak emateko Zamudio udalerriko ostalaritzako establezimenduei eta jatetxeei, jarduera eten behar izan badute Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 14ko Ebazpenaren ondorioz, Ebazpen horrek Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuko neurrien eta ondoko aldaketen aplikazioaren eraginpean dauden udalerrien zerrenda ezarri baitu.