Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntza berriak emateko 2021-2022 deialdia. LAGUNTZA BERRIAK- IKERKETA ESPEZIFIKOA

[POSDOC BERRI ESPEZIFIKOA]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile doktoreentzako eta 2021-2022ko ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira. Deialdiak barne hartzen ditu bai laguntza berriak eta bai 2020-2021eko ikasturterako emandako laguntza-berritzeak.

Aurrekontuko zuzkidura

115.300

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren % 20 (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, Aginduko 11.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan ordainduko da: 2022ko martxoan % 27; 2022ko maiatzean, % 27; eta 2022ko irailean, % 26.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Atzerriko ikerketa-proiektuaren zuzendariaren currcilum-vitae laburtua (azken 6 urteak).
  • Proposatutako hobekuntza-programa, eskatzailea hirugarren urtetik aurrera sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatua, eta eskatzaileak ikerketa-prestakuntza osatu eta espezializazioan sakontzeko xedez laguntza-aldiko 36 hilabeteetan gauzatu beharreko jarduerak jasotzen dituena (6 orrialdekoa izango da gehienez).
  • Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculum vitae normalizatua eta laburtua (azken 6 urteak). Bertan, soilik azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bilduko dira. Hori Ingelesez aurkeztu ahal izango da, edo EAEko hizkuntza ofizialetako batean.
  • Bi ikertzaileren aipamen-gutun, eskatzailearen ibilbide zientifikoaren berme gisa.
  • Laguntza jasoz gero, eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatutako egiaztagiria, eskatzailea 2020. urtean onartuko duela espresuki adierazita dagoena.

Betekizunak

  • Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate batekin, ikerketa-zentro batekin, ikerketa sanitarioko zentro batekin edo Ikerbasque fundazioarekin Espainiako Zientzia,Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratua sinatzen duen ikertzaile doktorea izango da laguntza hauen onuraduna.
  • Eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez 2017ko urtarrilaren 1az geroztiko antzinatasunarekin.

  • Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena eduki behar dute.
  • Doktoretza-titulua edukitzea, 2018ko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa, honako salbuespen hauekin:

  • Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiek ezingo dute deialdian jasotako dirulaguntzaren onuradun izan. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:

  • Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute betekizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
  • Betekizun horiek betetzen ez dituztenak edo eskatutako epean eta moduan egiaztatzen ez dituztenak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira; ildo horretan, 27.2 artikuluan ezarritakoa hartu beharko da aintzat.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

 

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk