Pilotu Laguntza Programa. 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

Pilotu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren helburuekin (zeintzuk jasota dauden XII. legealdiko gobernu-programan eta berau garatzen duten plangintza estrategikoko tresnetan), eta bere xedea da laguntza-programa bat arautu eta deitzea 2021eko ekitaldirako, dirulaguntza ez itzulgarriak emateko nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartu nahi duten Euskal Autonomi Erkidegoko enpresei, eta garapen jasangarria sustatzeko nazioartekotze-prozesu osoan.

Oinarri hauen ondorioetarako, ulertuko da nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotu bat dela eskala minimoko inbertsio bat, zeinaren helburua den aztertzea bideragarria ote den Inbertsio Publikoko Proiektu (IPP) bat egitea atzerrian, irabazi ukigarriak sortzeko. Horretarako, azterketa batzuk izan behar ditu frogatzeko proiektua sozialki errentagarria eta jasangarria dela eta bat datorrela jomuga-herrialdeko agintariek ezarritako lerro politikoekin.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/09/03- 2021/10/15

ZENBATEKOA: 400.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Euskal Autonomi Erkidegoan kokatuta dauden edo produkzio-instalazioren bat duten enpresak, oinarri hauek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen eratutakoak. Deialdira aukeztu daitezke enpresa handiak, mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE).
  • Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotu bat dutenak. Proiektu horien xedea da lan-modu, metodologia eta, besteak beste, proposamen berritzaileak probatzea eskala mugatuan, eta gero bolumen handiagoko proiektuetan erreplikatzea, lortutako esperientziatik abiatuta.

Eskatzaileak onuradun izan daitezke, akordio hitzartu bat badute esperientzia pilotuaren xede den proiektua garatzeko eskumenak dituen atzerriko erakunde publiko batekin, zeinak aurrekontu bat izan beharko baitu proiektuaren abiarazte-prozesua partzialki finantzatzeko. Orobat posible da akordio bat izatea erakunde publikoa ez den beste erakunde batekin -irabazi asmoduna nahiz irabazi asmorik gabea-, aipatu proiektu hori kudeatu dezan. Nolanahi ere, finantzaketa publikoa duten proiektuak izan behar dute.

 

INFORMAZIO:

Informazio gehiago: Web SPRI