"Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programa" finantzatzeko laguntzak

[PEX 2022]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da urriaren 24ko TES/1152/2021 Aginduaren bidez araututako «Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programa» delakoaren barruko dirulaguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko instituzionaleko –erkidegokoa eta tokikoa– administrazio publikoei eta entitateei, gazte langabetuak kontratatu ditzaten, gazte horiei enpleguaren arloko lehen esperientzia eta konpetentzia eta abilezia sozial eta profesionalak eskaintzeko, administrazio horiek ematen dituzten zerbitzuen barruan. Laguntza hauek Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

7.516.326 Euros

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomikoak hiru lerrotan banatuko dira:

  1. % 20, 1.503.265 euro, enplegu berdeen ildorako
  2. % 20, 1.503.265 euro, konpetentzia digitalen arloko lanpostuen ildoan

  3. % 60, 4.509.796 euro, enplegu orokorraren ildorako

Ordainketa-modua:

Ebazpena eman ondoren, dirulaguntzaren zenbateko osoaren ordainketa aurreratua egingo da. Ez da bermerik eratu beharko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren alde.

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, foru-aldundiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, kuadrillak eta udalerriak, baita aurrekoen mendeko edo haiei lotutako EAEko eta tokiko sektore publiko instituzionaleko organismoak eta entitateak ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 82. artikuluan ezarritako Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan inskribatuta badaude.

Betekizunak

  • EAEko eta tokiko sektore publiko instituzionaleko entitateak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 82. artikuluan ezarritako Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko Entitateen Inbentarioan inskribatuta egon behar dira

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1209801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Kontratatukoen betebeharrak


Beste tramite batzuk