Pertsonen enplegua sustatzeko dirulaguntza programa. Loiu 2021

Deskribapena


Xedea

Honako oinarri eta deialdi hauen xedea da Loiun erroldatuta dauden eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeen kontratazioa sustatzeko eta errazteko norgehiagoka-araubideko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/08/10 - 2021/12/02

ZENBATEKOA: 72.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan daitezke enpresa, profesional edo erakundeak, haien forma juridikoa edozein dela ere, baldin eta bertan ezarritako baldintzetan egiten badituzte lan-kontratuak.

ARAUDIA:

Loiuko udalerrian pertsonen enplegua sustatzeko dirulaguntzen programan sartzeko deialdiaren oinarri arautzaileak.