Ostalaritzarentzat diru-laguntzak. Azkoitia 2021

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza hauen xedea da Azkoitiko ostalaritza sektorea babestea eta zuzenean laguntza ekonomikoak ematea jarduerari eusteko eta establezimenduen itxiera saihesteko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/31 – 2021/04/16

ZENBATEKOA: 85.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzak zuzenduta daude 38/2020 Dekretuaren ondorioz itxita egon behar izan duten Azkoitiko ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduei. Baita «eramateko» zerbitzua martxan izan arren, establezimendua bere horretan itxita izan dutenei ere.

ARAUDIA:

Ostalaritzarentzat, COVID-19a dela eta jasandako kalteei aurre egiteko eta beren jarduerak berraktibatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2021eko deialdia.