Ostalaritzarako laguntzak. Basauri 2021

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da arautzea Basauriko Udalak zuzenean emango dituen ezohiko laguntza ekonomikoak banatzeko deialdia. Laguntza horien helburua da Basauriko udalerrian kokatutako txikizkako ostalaritza-establezimenduei beren jarduera mantentzen laguntzea eta bizi duten galera ekonomiko egoera arintzea —izan ere, Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak agindu zuen ostalaritzaren jarduera eteteko, alegia, ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak bezeroentzako guztiz itxita egon zitezela (etxera eramateko zerbitzua eta aurretiazko hitzordu bidezkoa salbu.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/24 – 2021/04/07

ZENBATEKOA: 150.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauetan jasotako laguntzak jaso ahalko dituzte Basauriko ostalaritzan diharduten pertsona fisiko zein juridikoek eta ondasun-erkidegoek.

ARAUDIA:

2021eko martxoaren 12ko 956/2021 Alkatetza Dekretuaren laburpena: Basauriko Udalaren Ogasuna, Ondarea, Ekonomia-sustapen eta Merkataritza Arloa, Merkataritza Atala, Ostalaritzarako 2021eko dirulaguntzen deialdia.