Ostalaritzarako dirulaguntzak. Zaldibia 2021

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza deialdi honen xedea Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Zaldibiago udalerriko ostalaritzako establezimenduen jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzea da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/07 – 2021/01/20

ZENBATEKOA: 7.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Aurreikusitako laguntzen onuradun izango dira alarma-egoeraren deklaraziotik eratorritako jardueren erabateko etendura edo etete partziala duten pertsonak.

ARAUDIA:

COVID-19aren bilakaerak eragindako galerak arintzeko ostalaritzarako dirulaguntzen oinarriak eta presako deialdia.