Ostalaritzan eta jatetxeetan diharduten establezimenduentzako diru-laguntzak. Zierbena 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua da Zierbenako ostalaritza-sektoreko langileen eta enpresen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzea, eta beren jarduera ixtera behartuta dauden pertsonek eta establezimenduek, osasun-krisiaren ondorioz hartutako neurriak amaitu ondoren, jarduera berrabiarazi eta horri eutsi ahal izatea, horrela, jardueran aldizka eragiten duten kostu finko jakin batzuk arinduz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/25 – 2021/03/11

ZENBATEKOA: 30.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntza hau eskatu ahal izango dute Zierbenan jardueraren helbidea duen ostalaritza jarduera duten pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisia kudeatzeko Lehendakariaren 38/2020 Dekretuak ezarritako neurrien ondorioz jarduera horretan eraginik izan badute eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren 2020ko azaroaren 13ko Aginduan araututako laguntza eskatu badute. Agindu horren bidez, euskal ostalaritza-sektoreari laguntzak eman zaizkio.

ARAUDIA:

Zierbenako Udalerrian ostalaritzan eta jatetxeetan diharduten establezimenduentzako COVID-19ren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko diru-laguntzak.