Ostalaritzako laguntzak. Olabarria 2021

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza deialdi honen xedea Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Olaberriako udalerriko ostalaritzako establezimenduen jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzea da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/28 – 2021/02/10

ZENBATEKOA: 11.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Aurreikusitako laguntzen onuradun izango dira alarma-egoera deklaratzearen (urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 1 artikulua) ondoriozko jardueren erabateko etendura edo etendura partziala jasan duten pertsonak.

ARAUDIA:

COVID-19aren bilakaerak eragindako galerak arintzeko ostalaritzako dirulaguntzen 2021eko premiazko deialdia.