Ostalaritzako eta sukaldaritzako sektoreentzako ezohiko laguntzak. Arrigorriaga 2021

Deskribapena


Xedea

Ezohiko laguntzak, alarmaegoera deklaratzearen ondorioz hartutako neurrien eragina jasan duten Arrigorriagako ostalaritzako eta sukaldaritzako sektoreentzat.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/05 – 2021/01/19

ZENBATEKOA: 32.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetako laguntzak jaso ahalko dituzte mikroenpresek (gehienez 10 langile) eta beren kontura lan egiten duten pertsonek edo autonomoek, baita ondasunerkidegoek, sozietate zibilek eta pertsona fisiko edo juridikoen taldeek (azken horiek, baldin eta pertsonalitate juridikorik gabeko ondasun banatua edo unitate ekonomiko bat osatzen badute), eta betiere.

ARAUDIA:

2020rako dirulaguntzak emateko deialdia, norgehiagokarik gabeko erregimenean: alarma egoera deklaratzearen ondorioz hartutako neurrien eragina jasan duten Arrigorriagako ostalaritzako eta sukaldaritzako sektoreentzako ezohiko laguntzak.