Ostalaritza sektorean diharduten langile autonomoentzako dirulaguntzak. Lantaron 2021

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lantarongo udalerriko ostalaritza sektorean diharduten eta beren kontura lan egiten duten langileei edo autonomoei laguntza ekonomiko bereziak ematea, COVID-19aren hedapenari eusteko hartutako neurriek eragindako ondorio eta zailtasun ekonomikoak arintzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/04 – 2021/05/30

ZENBATEKOA: 20.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte norberaren konturako langileek edo autonomoek (autonomo sozietarioak ere bai), baldin eta ostalaritzaren sektorean aritzen badira, turismo ostatuak barne, Lantarongo udalerrian jarduten badute.

ARAUDIA:

Onespena ematea ostalaritza sektorean diharduten langile autonomoentzako eta udalerriko familientzako laguntzen deialdiari eta oinarri arautzaileei, COVID-19ak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko